Deialdiak

29
Ots
2024
Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute eraldaketa globalei eta etorkizuneko joera politiko eta ekonomikoei buruz hausnartzeko

Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute eraldaketa globalei eta etorkizuneko joera politiko eta ekonomikoei buruz hausnartzeko

    Enpresa-, unibertsitate- eta politika-esparruko ordezkariek parte hartuko dute topaldian, datorren ostegunean, otsailaren 29an, 9:30etik 13:30era, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan (11-12 aretoak). Jardunaldia EUSKARAZ IZANGO DA.
    Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak emango dio amaiera jardunaldiari (13:15ean). 
    Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak 9:50ean hitz egingo du.

Informazio gehiago

28
Ots
2024
Gazteak politikan

Gazteek politika nola ikusten eta igartzen duten aztertuko du «Euskadi Think Next» ekimenak

•    EAJ-PNV alderdiak eta Sabino Arana Fundazioak abian jarritako berrikuntza politikoaren laborategiaren topaldia berria izango da datorren asteazkenean, otsailaren 28an, 11:00etatik 13:30era, Fundazioaren egoitzan.
•    Ekitaldia zuzenean eskainiko da Facebook Live saretik (www.facebook.com/sabinoaranafundazioa), Sabino Arana Fundazioaren YouTubeko kontutik (
www.youtube.com/agiritegi) eta EAJ-PNV alderdiaren webgunetik (www.eaj-pnv.eus).

Informazio gehiago

17 orrialdetatik 1.a, 153 elementutatik 1.etik 9.era