Hedabideentzako deialdia 2024ko otsailaren 28a

«Castelao y los hermanos de la libertad» dokumentalaren emanaldia

Datorren asteazkenean izango da, otsailaren 28an, 18:30ean. Dokumentalaren ondotik, solasaldia egingo da Xan Leira zuzendari, ekoizle eta gidoilariarekin. 

«Castelao y los hermanos de la libertad» dokumentalaren emanaldia «Castelao y los hermanos de la libertad» dokumentalaren emanaldia
  • 2024ko otsailaren 28a, asteazkena
  • 18:30h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • sabino Arana Fundazioa (Plaza Moraza, s/n)

Sabino Arana Fundazioak Galizian jatorria daukan Xan Leira zinemagile argentinarraren «Castelao y los hermanos de la libertad» dokumentala eskainiko du datorren asteazkenean, otsailaren 28an, 18:30etik aurrera.

Daniel Alfonso Rodríguez Castelao (Rianxo, 1886 - Buenos Aires, 1950), Galiziako XX. mendeko gizon paradigmatikoa da. Bere sorterriko lurraldearen eta jendearen askatasunaren eta duintasunaren aldeko borroka elikatu zuten unibertsaltasunak eta humanismoak galiziar herriaren buruzagi eztabaidaezin bihurtu zuten.

Xan Leiraren dokumentalean, Castelao marrazkilaria, karikaturagilea, argitaratzailea, politikoa... ikus daiteke, hots, Bigarren Errepublikan eta diktadura frankistan ezarritako ordena sozial eta politiko bidegabeari amaiera eman nahi izan zion liderra. Ibilbide horretan, urratsez urrats azter daiteke Castelaoren pentsamendu eta ekintza politikoaren garapena, Argentinara iritsi arte, zehazki, «Galiziako bosgarren probintzia» deituriko Buenos Aires hirira iritsi arte, Gerra Zibila amaitu ondotik.

Castelao 1950.ean hil zen, galiziartasuna umezurtz geratu zen eta moteldu egin zen Galiziako gobernua berrezartzeko aukera trantsizioan, Castelaok gogotik aldeztu zuen autogobernu-maila eskuratuta.

Dokumentalaren emanaldiaren ostean, Xan Leira zuzendari, ekoizle eta gidoilariak solasaldi batean parte hartuko du.

Iñaki Anasagastik ekitaldia aurkeztuko du.