Deialdiak

02
Abe
2023

"Eleaniztasun estrategian bidea egiten: aukerak eta erronkak" mintegia

Sabino Arana Fundazioak «Eleaniztasun estrategian bidea egiten: aukerak eta erronkak» deritzon jardunaldia antolatu du. Ekitaldia larunbat honetan izango da, 9:00etatik 13:45era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Moraza plaza, z/g. Bilbo). Jardunaldiaren irekiera-saioan, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak parte hartuko dute.

Informazio gehiago

18
Aza
2023
Sabino Arana Fundazioak «Euskadi Think Next» aurkeztuko du. Pentsamendu politikoari buruzko laborategi honen asmoa da   ideia erabilgarriak sortzea 2030eko Euskadin baliatzeko

«Euskadi Think Next» aurkezpena. Pentsamendu politikoari buruzko laborategi honen asmoa da ideia erabilgarriak sortzea 2030eko Euskadin baliatzeko

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eta Xabier Barandiaran EAJ-PNV alderdiaren Berrikuntza Politikoaren arduradunak «Entzunez Eraiki» gogoetaguneari lotutako lantaldeetan azaldu ziren kezketan sakonduko duen erreferentzia, eztabaida eta preskripzio gune honen berri emango dute larunbat honetan. Gazteriak gogozko parte-hartzea eta garrantzia izango du ekimenean.

Informazio gehiago

07
Aza
2023
Euskadiko Artxibo Historikoak eta Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak jardunaldi bat antolatu dute artxibo pribatuen garrantzia eta aberastasuna ezagutarazteko

Euskadiko Artxibo Historikoak eta Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak jardunaldi bat antolatu dute artxibo pribatuen garrantzia eta aberastasuna ezagutarazteko

  • Arlo horretako adituek azalduko dute askotan izaera pribatuak diren funts pertsonalekin zer egiten duten horiek zaintzeko eta, oro har, jendearen eskura jartzeko. Azaroaren 7an izango da jardunaldia, asteartearekin, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Moraza plaza, z/g), 9:30etatik aurrera.
  • Hizlariak: BORJA AGINAGALDE, Euskadiko Artxibo Historikoaren zuzendaria; MIQUEL PÉREZ, Kataluniako Arxiu Nazionalaren Hedapenaren arduraduna; MIREN BARANDIARAN, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren dokumentazio zentroaren arduraduna; eta IÑAKI GOIOGANA, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko artxibozaina.
  • MIKEL AIZPURU Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendariak eta MIREIA ZARATE Sabino Arana Fundazioaren presidenteak hasiera emango diote jardunaldiari.
  • Mintegia dokumentazioaren arloko profesionalei, ikertzaileei, ikasleei eta, oro har, jendeari irekita dago. Dena dela, izena eman behar da aurretiaz jardunaldian parte hartzeko: idazkaritza@sabinoarana.eus edo 94.405.64.50

Informazio gehiago

06
Aza
2023
«EMAKUMEAK ABERRIA EGINEZ. EMAKUME ABERTZALE BATZA 100 URTE» LIBURUAREN AURKEZPENA

«EMAKUMEAK ABERRIA EGINEZ. EMAKUME ABERTZALE BATZA 100 URTE» LIBURUAREN AURKEZPENA

  • Azaroaren 6an,arratsaldeko 6etan, GOGORA institutuaren egoitzan
    (Maria Diaz Harokoa 3. Bilbo).
  • Ekitaldian, ondokoek parte hartuko dute: Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburua; Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea, eta liburuaren egileak, UPV/EHUko historialari Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga eta Karmele Perez Urraza.

Informazio gehiago

06
Urr
2023
\

Europako Alderdi Demokrataren (PDE) ekimenez, etorkizuneko erronka energetiko eta teknologiko berriak aztertzeko topaldia egingo da Sabino Arana Fundazioan

Informazio gehiago

17 orrialdetatik 3.a, 153 elementutatik 19.etik 27.era