Bideoak

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

Bideoak

Expedición Groenlandia

«Expedición Groenlandia»ren aurkezpena eta solasaldia, nabigazioa eta mendizaletasuna uztartzen dituen abentura ausart bati buruzko istorioa, Zigor Egia alpinista eta Euskal Mendizale Federazioaren presidentea protagonista duela. Filmak -ez dago eskuragarri- 2019ko udan Islandiatik abiatuta Danimarkako itsasartea hamaika metroko belaontzi batean zeharkatu zuten lau lagunen abentura kontatzen du, Groenlandiako ekialdeko kostaldera iristeko, ordura arte eskalatu gabe zeuden mendiak eskalatzeko asmoz.
Dokumentalaren proiekzioa 2024ko martxoaren 12an egin zen Sabino Arana Fundazioan

Bideoa ikusi

Premios Sabino Arana Sariak 2023

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilak 28 dituela, 2023ko Sabino Arana Sarien banaketa-ekitaldian. Saioa 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta XXXV. edizio honetan, ondokoek hartuko dute saria: Antton Valverde musikari donostiarra, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioaren emakumezkoen txirrindularitza-taldea, Euskal Artzainak Ameriketan elkartea, Armando Llanos arkeologo gasteiztarra eta Javier Clemente futboleko entrenatzailea.

Bideoa ikusi

Politika eta hedabideak. Komenentziazko harremana?

EAJ-PNVk eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute “Euskadi Think Next” ekimena ardaztuko duten topaketen bigarrena. Proiektu  honen xedea da Euskadiren oraingo eta etorkizuneko erronkei heltzeko politika publikoak euskal gizartearekin elkarlanean proposatzea. Lola Garcíak (La Vanguardia) eta Daniela Álvarezek (Ac2ality) politika eta hedabideen arteko harremana aztertuko dute “Euskadi Think Next” ekimenaren barruan  

Bideoa ikusi

10 orrialdetatik 1.a, 119 elementutatik 1.etik 12.era