Hedabideentzako deialdia 2024ko martxoaren 14a

EAJ-PNV alderdiaren adierazpen politikoaren 75. Urteurrena

Leyre Arrieta historialari eta Deustuko Unibertsitateko irakasle titularrak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan (SAF); hitzaldi horretan, «EAJren politika Europazalea erbestean» azalduko du, ostegunean, martxoak 14 dituela, 19:00etatik aurrera.

Hitzaldia: \ Hitzaldia: "EAJren politika Europazalea erbestaldian", Leyre Arrietaren eskutik
  • 2024ko martxoaren 14a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 21:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Martxoan, 75 urte bete dira EAJ-PNV alderdiak bere burua alderdi demokrata eta kristautzat definitu zuenetik. Berebat, adierazpen horretan euskal eskubide nazionalak aldarrikatu zituen eta diktaduraren aurkako gainerako indarrekin batera, frankismoaren aurka borrokatzeko asmoa agertu zuen.

1949ko martxoko adierazpen politiko hura abiapuntutzat hartuta, Historia Garaikideko doktore eta erbestealdiko EAJren politika Europazaleari buruzko tesia gertatu duen Leyre Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakasle titularrak alderdi jeltzaleaak 1945 eta 1977 urteen artean erabili zuen politika Europazalearen nondik norakoak azalduko ditu. Arrieta irakasleak politika horren helburuak, pentsamendu-korronteak –bai oinarri teorikoan, bai aplikazio praktikoan– eta ondoko bilakaera azalduko ditu.

 Leyre ARRIETA ALBERDI Historia Garaikideko doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da. Euskal abertzaletasunari, erbestealdiari eta Europazaletasunari lotutako gaiak ikertu ditu. Arrietak jorratu dituen beste arlo batzuk komunikabideen historia, musikaren sinbologia eta, oro har, Euskal Herriko historia garaikidea eta gaur egungoa dira.