Hedabideentzako deialdia 2024ko otsailaren 29a

Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute eraldaketa globalei eta etorkizuneko joera politiko eta ekonomikoei buruz hausnartzeko

    Enpresa-, unibertsitate- eta politika-esparruko ordezkariek parte hartuko dute topaldian, datorren ostegunean, otsailaren 29an, 9:30etik 13:30era, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan (11-12 aretoak). Jardunaldia EUSKARAZ IZANGO DA.
    Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak emango dio amaiera jardunaldiari (13:15ean). 
    Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak 9:50ean hitz egingo du.

Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute eraldaketa globalei eta etorkizuneko joera politiko eta ekonomikoei buruz hausnartzeko Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute eraldaketa globalei eta etorkizuneko joera politiko eta ekonomikoei buruz hausnartzeko
  • 2024ko otsailaren 29a, osteguna
  • 09:30h -(e)tik 13:30h -(e)tara
  • Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan (11-12 aretoak)

Andoni Eizagirre (Mondragon Unibertsitatea) eta Ion Muñoa (Deustuko Unibertsitatea), irakasleen «Sustraiko eraldaketak munduan: joera ekonomiko eta politikoen bihurguneak» liburuaren aurkezpenaren esparruan, Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak (SAF) mintegi bat antolatu dute, erakunde eta antolakundeen etorkizuneko erronka nagusiei buruzko gogoeta egiteko, erakunde horien guztien helburua bizi- eta lan-aukerak, banakakoak nahiz taldekakoak, direlarik. Izan ere, bizkortze teknologikoak eta globalizazioak 90eko hamarkadan iragarritako aurreikuspen ugari aldatzen dituzten egoera sozio-ekonomikoak gertatzen ari dira.

Liburuaren egileen sarrera baliagarria izango zaigu Europako gizarteak egokitzen ari direneko baldintzen eta baldintzatzaileen inguruabarrak paratzeko. Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak, bere eskarmentu politiko luzean oinarrituta, aldaketa teknologikoek eta globalizazioak gizarte kohesionatu, aukera-sortzaile eta demokratikoa bilatzen duen gobernu baten jardunean ezartzen dituzten erronka politiko eta ekonomiko nagusiei buruz hitz egingo du.

Jarraian, Zigor Ezpeleta, Mondragon Taldeko Gizarte Kudeaketako zuzendaria, enpresaren inguruan arituko da, eta enpresa-jardueran gertatu diren aldaketei eta aurreikusten direnei buruz jardungo du, bai eta errotutako enpresek, berrikuntza-ekosistema batean, enpleguaren mutazioei erantzuteko moduei buruz ere.

Bi kasuetan, azelerazio edo bizkortze teknologikoak eta globalizazioak gure erakunde eta antolakundeen bilakaeran izan dezaketen benetako garrantzia ulertu nahi da.

Hitzaldien ondoko mahai-inguruak alderdi historikoak, soziologikoak eta profesionalak jorratuko ditu, eraldaketa handiei herri senez eta kultura berritzailez eta gogoetatsuz erantzuten jakin izan duen gizarte-ereduaren jatorri, bilakaera eta etorkizun hurbilaz eztabaidatzeko. Ondokoek parte hartuko dute mahai-inguruan: Patxi Juaristi, EHUko Soziologiako doktorea; Jone Ardaiz, ikertzailea; eta Iñaki Goiogana, SAFeko historialaria. Soziologiako doktorea Nekane Larrañaga izango da moderatzailea.

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak amaiera emango dio jardunaldiari.

····································· EGITARAUA ·····································
2024ko otsailaren 29a, osteguna
Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa (11-12 aretoak). 
Mikeletegi pasealekua, 53. DONOSTIA.
 09:30    Ongietorria
    MIREIA ZARATE. Sabino Arana Fundazioaren presidentea.
 09:35    Mintegiaren aurkezpena
    ANDONI EIZAGIRRE eta ION MUÑOA. 
    «Sustraiko eraldaketak munduan: joera ekonomiko eta politikoen bihurguneak»     liburuaren egileak. 
 09:50    Lehen hitzaldia
    MIKEL IRUJO. Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio     Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.
 10:25    Bigarren hitzaldia
    ZIGOR EZPELETA. Mondragon Korporazioaren Gizarte Kudeaketako zuzendaria.
 11:00    Eztabaida
 11:30    Atsedenaldia. Kafea
 11:50    Lan-mahaiak
 12:30    Mahai-ingurua
    PATXI JUARISTI. Soziologiako doktorea. UPV/EHU.
        JONE ARDAIZ. Ikertzailea.
        IÑAKI GOIOGANA. Sabino Arana Fundazioaren historialaria.
        Moderatzailea: NEKANE LARRAÑAGA. Soziologiako doktorea. UPV/EHU.
 13:15    Amaierako mintzaldia
        EIDER MENDOZA. Gipuzkoako diputatu nagusia.
 13:30    Agurra.