Hedabideentzako deialdia 2024ko maiatzaren 8a

Raquel Martík, UNRWA-Espainiako zuzendari exekutiboak,  Gazako krisi humanitarioaren krisia jorratuko du SAFen

Datorren maiatzaren 8an izango da, asteazkenarekin, 19:00etan hasita.

  • 2024ko maiatzaren 8a, asteazkena
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Raquel Martík, UNRWA-Espainiako zuzendari exekutiboak,  Gazako krisi humanitarioaren krisia jorratuko du SAFen

Egungo munduan, gatazkan dauden aurkariek biztanle zibilei eraso egiten diete, baina jokabide horrek ez dauka inolako ondoriorik. Eta mundu gupidagabe horretan, gerren kostu ekonomikoak eta giza kostuak handituz doaz, milioika pertsonak pobrezia eta sufrimendua pairatu behar dituztelarik. Gaur egun, munduko behar humanitarioen % 80 inguru gatazka armatuen ziozkoak dira.

Egunero-egunero, bizitza arriskuan jartzen duten langile humanitarioen lana aztertzeko eta aitortzeko, datorren maiatzaren 8an, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera, Raquel Martí, UNRWA-Espainiako zuzendari exekutiboa izango dugu Sabino Arana Fundazioan. UNRWA dugu Ekialde Hurbilean Palestinako iheslarien alde diharduen Nazio Batuen Agentzia.

«Egungo krisi humanitarioak: Gazako kasua» izenburuaren ildoan, Raquel Martik Gazako zerrendako egungo egoera aztertuko du. Bertan, 1,1 milioi lagunek ez dituzte elikagaiak ziurtatuta eta, dagoeneko, 34.000 lagun inguru hil dituzte.
Raquel Martik aurreratu digunez, «Gaza aurrekaririk gabeko krisi humanitarioa nozitzen ari da, gupidagabeko erasoaldiek eta laguntza nahiz zerbitzu kritikoak eskuratzeko gero eta erronka handiagoek baldintzatuta. Inguruabar horretan, ahalegin humanitarioak egiten ari diren arren, egoera larriagotu egin da biztanleria-dentsitate handiko hiriguneetako aireko bonbardaketen eraginez, lurreko operazio militar handien zioz, lehertu gabeko munizioek dakarten arriskuagatik, segurtasun falta orokorragatik, funtsezko igarobideak ixteagatik, Israelgo agintariek ezarritako mugitzeko murrizketengatik eta azpiegiturek izandako kalteengatik».

UNRWAk egiten duen lana funtsezkoa da. UNRWA Gazako ekintza humanitarioaren bizkarrezurra da. Ingurumari horretan, UNRWA-Espainiako zuzendari exekutiboak azaldu duenez, «Palestinako iheslarien giza eskubideen babesa dela eta, euskal lankidetzak eragin handia izan duela eta baduela adierazi behar da».

Raquel Martí
Geografia eta Historiako lizentziaduna (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea) eta Historiako doktorea (UNED); gainera, aditua da nazioarteko lankidetza-proiektuen kudeaketan eta ebaluazioan eta programa eta politika publikoen ebaluazioan.
1993tik 1998ra, Afrikako hainbat herrialdetan bizi izan zen, besteak beste, Harvardeko Unibertsitate, Madrilgo Unibertsitate Konplutentse, Wildlife Conservation Society, National Science Foundation eta Swan Fundaziorako ikerketa-lanak egiten.
Aldi horretan, garapenerako lankidetza-proiektuak ere kudeatu zituen nazioarteko hainbat erakundetarako.
Nazioarteko Garapen eta Lankidetzako aholkulari gisa lan egin du PriceWaterHouse enpresan eta, 2001etik hona, gobernuz kanpoko hainbat erakundetan lan egin du Asia, Afrika eta Latinoamerikako proiektuen zuzendari. Era berean, Magrebeko eta Ekialde Hurbileko laguntza humanitarioko eta larrialdietako proiektuen arduradun aritu da, jarduera nagusia Palestinako iheslarien egoeraren inguruan ardaztuta.
Raquel Martí hainbat argitalpenen egilea da eta, gaur egun, UNRWA-Espainiako zuzendari exekutibo jarduteaz gain, Ekialde Hurbileko egoera humanitarioari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko irakaskuntza-jarduera oparoa garatzen du hainbat foro profesional eta unibertsitate-arloan.