Euskadi Think Next

Euskadi Think Next proiektua erreferentzia, eztabaida eta preskripzio gunea da Euskadiren etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan. Herriaren oraingo eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketarako gune irekia, gainerako gizartera proiektatua.
Herriaren oraingo eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketarako gune irekia, gainerako gizartera proiektatua.

Sabino Arana Fundazioak “Euskadi Think Next” proiektuaren bidez bi ekimen abiaraziko ditu, honako hauek ahalbidetuko dituztenak:

  • Sabino Arana Fundazioaren jardun-esparrua euskal gizarteko, Europako eta nazioarteko beste eragile batzuei zabaltzea.
  • Euskadin oraindik inork hartu ez duen espazio bat hartzea, pentsamendu-laborategi bat eta foro-foro bat sortuz.

Helburua da erakundeak, erabaki-hartzaileak eta publiko orokorra hornitzea, bai eta elkarrizketei ekitea eta inspiratzea ere, gaur egun etorkizunari begira jarduteko.

Gainera, planteatutako gaiak modu partekatuan ulertzen lagundu nahi da, formatu berrietan, Sabino Arana Fundazioaren inguruan komunitate bat sortzeko, bai Euskadi barruan, bai kanpoan.

Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi Historikoko ikerketa-gela barrutik

Albisteak

21
Mar
2024
La sociedad vasca demanda un firme compromiso con el sistema de cuidados como eje para transformar la sociedad

Imanol Pradales: «nahi ez den bakardadearen aurkako euskal programa berariazkoa abian jartzeko konpromisoa hartzen dut»

•    ‘Euskadi Think Next’ berrikuntza politikoaren laborategiaren azterketa eta hausnarketarako beste jardunaldi bat egin da Tabakaleran; ehun eta berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok parte hartu dute mintegian.
•    Imanol Pradales, EAJ-PNV alderdiaren lehendakarigaia, eta Juan Jose Ibarretxe, Agirre Lehendakaria Centerreko (ALC) presidentea, izan dira mintegian parte hartu dutenen artean.
•    Pradalesek nahi ez den bakardadeari aurre egiteko garrantzia azpimarratu du lankidetza publiko-sozialetik abiatuta, eta zaintza-eredu bidezkoago eta inklusiboagoaren lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du, sektoreko enpleguaren kalitatea hobetuz, genero-berdintasuna sustatuz eta zaintzak eskubide eta erantzukizun kolektibo gisa aitortuz.

Informazio gehiago