Deialdiak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

02
Ira
2014

“GOAZEN GUDARI DANOK… Askatasun bidean Zirardamendi, Aiastia (San Migel), Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad”. Erakusketa-inaugurazioa

Beira-arasak, Zirardamendiko hobi komunean aurkitutako gauzaki pertsonalak dituztela erakusgai,  zenbait azalpen-panel eta   8 x 3 metroko horma-irudi bat atondu dira, gudariek Mola jeneralaren guda-talde matxinatuen erasoaldia gerarazi zuten gerra-gertakariaren berri emateko. Hain zuzen ere, gudari haiek ahalbidetu zuten Jose Antonio Agirre buru izan zuen lehenengo Euzkadiko Jaurlaritza hura eratzea.

Informazio gehiago

03
Eka
2014

Josu Erkorekak eta Iñaki Anasagastik, biek idatzitako “Abertzale bat New Yorken: José Luis de la Lombana” liburua aurkeztuko dute

Asteazkenean, ekainaren 11n, 19:30ean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ingelesez argitaratu zuen Nevadako Unibertsitateko (Reno)  Euskal Ikasketen   Zentroak. Jelkide gazte baten historia kontatzen du; Europarako bakea eskatzeko 1938an  New Yorkera joan zelarik, erbestean geratu zen espainiar errepublikanoekin eta euskal, katalan eta galiziar nazionalistekin lan egiten.

Informazio gehiago

07
Api
2014

Mintegia: “Osasuna eta gizarte-zerbitzuak: osagarrizkoaren kudeaketa”

Hedabideekin 11:30etan hitz egingo dute Jon Darpón Osasun sailburuak eta hizlariek: John Farrell Ipar Irlandako Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Segurtasun Publikoa Sailean Osasun-zerbitzua Eraldatzeko zuzendariondokoak, Alfonso Lara European Social Networkeko (ESN) Politika eta Ikerkuntza zuzendariak eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko EAEko koordinatzaile soziosanitarioak

Informazio gehiago

18 orrialdetatik 17.a, 156 elementutatik 145.etik 153.era