Euskal Abertzaletasunaren agiriak

Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco alderdi politikoaren sorrera, historia eta garapenean eta oro har euskal nortasunean edozein esparru geografikotan eta /edo edozein gaitan espezializatutako dokumentu-funtsak.

Sabino Arana Fundazioak Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi Historikoa inauguratu zuen 1993ko urtarrilaren 26an. Bere helburua da Euskal abertzaletasunaren ondare kulturala biltzea, gordetzea, sailkatzea eta ezagutzera ematea. Bere lehen egoitza Meñaka eraikina izan zen, Artean, Bizkaian. 2011tik aurrera Bilbon gaude.

Hasieratik, ikertzaileentzat irekita egoteko eta haien zerbitzura funtzionatzeko helburuarekin eratu zen eta urte hauetan guztietan dokumentazio historiko zabala bildu du agiritegian, liburutegian eta hemerotekan gordeta dagoena. Agiritegia espezializatuta dago Euskal Abertzaletasunean, bereziki Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vascori dagokion guztian. Bereziki gordetzen da alderdiko buruen, alderdikideen eta alderdizaleen dokumentazioa, historian zehar eta mundu osoan ondorengo jarduera esparruen inguruan gorde dutena: kultura, politika, ekonomia, gizartea, eta abar.

Euskal Herriarekin zerikusia duen guztiaz ere interesatzen da (penintsulan eta kontinentean), bai eta euskaltasunarekin edo euskal nortasunarekin zerikusia izan dezakeena ere, XIX. mendetik aurrera, edozein esparru geografikotan . Ondorengo arloak interesatzen zaizkio: emigrazioa, erbestea, gerra zibila, mundu gerrak, klandestinitatea, erresistentzia, frankismoaren kontrako mugimenduak eta abar. Gai horiei buruzko informazioak bildu ditu partikularrek dohaintzan emandako milaka agiriei esker.

Dokumentu-funtsak:

  • Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia
  • Funts pertsonalak
  • Beste erakundeen funtsak (politikoak /kulturalak)
  • Partikularren dohaintzak
Gehiago irakurri Gutxiago irakurri
OPAC tutorial laburra

Agiritegian kontsultatzeko, derrigorrezkoa da hitzordua eskatzea Aurretiko hitzordua.

Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi Historikoko ikerketa-gela barrutik