Deialdiak

14
Eka
2023
\

Salvador Arriola Barrenetxea eusko-mexikarrak Euskal Herriak «atzoko eta gaurko munduari» egindako ekarriaren «26 gertakari eztabaidaezin» jasotzen dituen liburua aurkeztuko du

  • «Entre robles y ahuehuetes. Legados de Euskal Herria» (Haritz eta ahuehueteen artean. Euskal Herriko legatua) deritzon liburuan, Miamin eta Latinoamerikan arrakasta izan zuen aitaren (markinar pilotaria) irakaspenak eta euskaldunek historian eta mundu osoan izan duten hedapen garrantzitsuari buruzko ikerlana jasota daude.
  • Ekainaren 14an, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan.

Informazio gehiago

01
Eka
2023
“Nire izenaren oroitzapena ere nahi ez dudala/Sin pretender ni la memoria de mi nombre”, hitzaldia Luis de Guezalaren eskutik.

Sabino Arana Fundazioak euskal abertzaletasunaren sortzailearen heriotzaren 120. urteurrena eta Larrazabalgo Zinaren 130. urteurrena ospatuko ditu

  • Luis de Gezala historialariak «Nire izenaren oroitzapena ere nahi ez dudala / Sin pretender ni la memoria de mi nombre» izeneko hitzaldia dela bide, hasiera emango dio urte amaierara arte antolatutako hainbat jardueraren egitarauari. Ekainaren 1ean, ostegunarekin, 19:00etan, SAFen.
  • Euskal abertzaletasunaren lehen buruzagi Sabino Arana Goiriren ideia politikoak zabaldu zireneko bizitza, lanak eta testuinguru historikoa aztertuko ditu Gezalak.

Informazio gehiago

17 orrialdetatik 4.a, 153 elementutatik 28.etik 36.era