Hedabideentzako deialdia 2023ko apirilaren 19a

“Liburuen txokoa” hitzaldi-ziklo berria

  • Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu du ekimena; irakurleak euskal idazleen lanetara hurbiltzeko helburuz, idazleen euren eskutik.
  • Apirilaren 19an, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera, Toti Martínez de Lezeak emango dio hasiera zikloari, ‘Idazlearen lanbidea’.

Toti Martínez de Lezea idazleak hasiera emango dio Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako “Liburuen txokoa” hitzaldi ziklo berriari, apirilaren 19an, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.

“Liburuen txokoa” delako jardueraren helburu nagusia hau da: irakurleak idazleen lanetara hurreratzea, benetako protagonisten eskutik hurreratu ere, hau da, idazleen euren eskutik.

Asmoa da sorkuntzari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatzea irakurleekin, liburuak liburu-dendetara iritsi aurretik idaztearen atzean zer dagoen aztertu eta irakurtzeko ohitura sustatzea.

Lehenengo gonbidatuak, Toti Martínez de Lezeak, “Idazlearen lanbidea” gaia jorratuko du. Martínez de Lezeak aurreratu digunez, “idaztearen langintzari buruzko teoria ugari daude. Irakurketa, irudimena, iraunkortasuna, behaketa eta jakintza biziki garrantzitsuak dira, baina egia da inor ez dela jaio idazten jakinda. Eta beste edozein lanbidetan bezala, idazten ere idazten ikasi behar da.