Hedabideentzako deialdia 2023ko maiatzaren 30a

HITZALDIA “Gerrako argazkilariak: gatazkaren beste begirada”, Maria Senovilla kazetari, argazkilari independente eta gerrako korrespontsalaren eskutik

  • Asteartean, maiatzaren 30ean, 19: 00etatik aurrera.
Gerrako argazkilariak: gatazkaren beste begirada Gerrako argazkilariak: gatazkaren beste begirada

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako "Grandes mujeres" hitzaldi-zikloaren barruan, datorren asteartean, maiatzak 30, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Maria Senovilla kazetari, argazkilari independente eta gerrako korrespontsalak gerrako berriemaile eta erreportarien lan goraipagarriaz eta haien lanaren garrantziaz hitz egingo digu, baina baita azaldu ere “lanbidean genero-berdintasuna zein urrun dagoen”.

Senovilla kazetaria eta argazkilari independentea da. Gatazka armatuen defentsan eta komunikazioan espezializatua. Afganistango, Afrikako eta, gaur egun, Ukrainako gerra korrespontsala.

Bere argazkiak nazioarteko hedabide askotan argitaratu dir,a eta ospetsuenetako batzuetan kolaboratzen du. Bere kronikak aldizkarietan irakur daitezke, baita ospe handiko hedabideetan ere. Ukrainan denbora gehien daraman Espainiako Estatuko kazetaria da.

“Grandes mujeres” (Emakume bikainak) zikloaren bidez, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak gure mugak gainditu dituzten lanak eta proiekzioak egin dituzten emakumeak ezagutarazi nahi ditu.