Deialdiak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Hitzaldi-solasaldia Doroteo Ziaurritz EAJko EBBko lehendakari eta Tolosako lehen alkate abertzaleari buruz, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Deialdia 2026ko irailaren 17a

Hitzaldi-solasaldia Doroteo Ziaurritz EAJko EBBko lehendakari eta Tolosako lehen alkate abertzaleari buruz, bere heriotzaren 75. urteurrenean

Uzturre Foroak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako ekitaldia Tolosako udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izango da, irailaren 17an, osteguna, 19:00etan, Mikel Aizpuru historialariaren eskutik.

Doroteo Ziaurritz Tolosako alkate izan zen 1931 eta 1932 artean, eta EBBko lehendakari 1935etik 1951ra bitartean, Iparraldean erbestean hil zen arte.

12
Aza
2025
Mintegia: Agiriak, diktaduraren gainerako biktimak, Franco hil eta 50 urtera

Mintegia: Agiriak, diktaduraren gainerako biktimak, Franco hil eta 50 urtera

Azaroak 12, asteazkenarekin, 9:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan (SAF)

  • Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak emango dio hasiera jardunaldiari, «Sekretu ofizialen Legeari» buruzko hitzaldia eskainita.
  • Mintegiak hainbat gai jorratuko ditu, hala nola dokumentu-iturrietarako irispidea eta mendean oraindik ere badirauten dokumentuen sakabanaketa eta konfiskazioa.
  • Sarrera librea da, baina izena eman behar da nahitaez, Sabino Arana Fundaziora deituta (94.405.64.50) edo idazkaritza@sabinoarana.eus helbidera posta elektronikoa bidalita.


 

Informazio gehiago

27 orrialdetatik 3.a, 236 elementutatik 19.etik 27.era