Hedabideentzako deialdia 2026ko maiatzaren 6a

Elena Moreno Scheredre idazleak literaturaren botere emozionalari buruzko hausnarketa proposatuko digu

“Bizitakoa kontatu. Historiaren emozio isilak” hitzaldia eskainiko du, datorren maiatzaren 6an, asteazkenarekin, 19:00etan Euskal Abertzaletasunaren Museoan, Ibañez de Bilbao, 16 [Sabin Etxea]

Elena Moreno Scheredre idazleak literaturaren botere emozionalari buruzko hausnarketa proposatuko digu Elena Moreno Scheredre idazleak literaturaren botere emozionalari buruzko hausnarketa proposatuko digu
  • 2026ko maiatzaren 6a, asteazkena
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Ibáñez de Bilbao, 16 - Sabin Etxea

Datorren asteazkenean, maiatzak 6 dituela, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Ibáñez de Bilbao, 16 [Sabin Etxea]), Elena Moreno Scheredre idazlearen bisita izango da, Liburuen txokoa hitzaldi zikloaren barruan.

«Bizitakoa kontatu. Historiaren emozio isilak» izenburuaren ildon, Elena Morenok iragana gogoratzeko eta transmititzeko moduari buruzko hausnarketa proposatuo digu. Fikziozko idazle moduan metatu duen esperientzia baliatuz, kazetaritzaren eta literaturaren arteko desberdintasuna jorratuko du, «gertakariekiko interesa partekatzen duten arren, jazo denaren inguruko hurbilketa desberdina darabilten bi kontakizun- modu dira. Kazetaritzaren ardatza gertakariak dokumentatzea eta jasota uztea da; literaturarena, berriz, lurralde barrukoiagoan sartzea da, historiaren protagonista izan zirenen emozioei, isiluneei eta bizipen pertsonalei ahotsa emanik», aurreratu digu.

Era berean, ibilbide iruzkindua egingo da idazlearen eleberri nagusietan barrena, emigrazioaren urradura jorratzen duten eleberriei arreta berezia eskainita. Horixe da, hain zuzen ere, Elenaren lanik berriena, «Un bosque de álamos en Idaho», non XX. mendearen lehen herenean, Idahon finkatzeko helburuz, Estatu Batuetara emigratu zutenen historia kontatzen den, beste herrialde batean, gerra zibilaren edo Gernikako bonbardaketaren tragediatik ihesi joan zirenena.

"Liburuen txokoa": idazleekin hitz egiteko gunea

Liburuen txokoa izeneko saila sortze-prozesua aztertzeko, liburu-dendetara iritsi aurretik lan bakoitzaren atzean zer dagoen jakiteko eta lagunarteko giroan irakurtzeko ohitura sustatzeko helburuz sortu zen, Ekimen horren ardatz nagusia, egilearekin berarekin solasean aritzea da.

Elena Moreno Scheredreri buruz

Bilbon jaio zen, Kazetaritza ikasi zuen Bartzelonan eta han bizi izan zen urte batzuetan. Etxera itzultzean, irratian, telebistan, komunikazio-agentzietan eta prentsa idatzian lan egin zuen, betiere bere zaletasuna jorratuta: istorioak kontatzea. Kontakizunak eta ipuinak idatzi ditu eta idazketa-ikastaroakeman ditu. 2014an, «Aixe Getxo» Literatura saria jaso zuen, oso sari berezia berarentzat. El Correo egunkariko kolaboratzailea da. Ondoko lanak argitaratu ditu: El salón de la embajada italiana (2010), Dondequiera que estés (2013), Devuélveme la luna (2018), La frontera de su nombre (2022), Una isla para esconderte (2024), eta Un bosque de álamos en Idaho (2026).