Hedabideentzako deialdia 2026ko martxoaren 25a

Euskal Abertzaletasunaren Museoak «Ama Lurra» deritzon saila jarri du abian, eta Bizkaiko ermitak jorratuta estreinatuko da

  • Iñaki García Uribe etnografo eta mendizaleak emango du hitzaldia, martxoaren 25ean, asteazkenean, 19:00etan, Sabin Etxean.
Bizkaiko ermitak. Bizkaiko ermitak.
  • 2026ko martxoaren 25a, asteazkena
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabin Etxea - Ibáñez de Bilbao, 16

📍      Lekua: Sabin Etxea (Ibañez de Bilbao, 16. Bilbo)
📅      Data: martxoaren 25a, asteazkena
🕖      Ordua: 19:00
🎤      Hitzaldia: Bizkaiko ermitak
      Hizlaria: Iñaki Garcia Uribe
🎞      Sarrera: libre, tokia bete arte

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak hitzaldi-ziklo berria bat jarri du martxan, «gureaz hausnartu eta gure ondarea zaintzeko». Horrela, «Ama Lurra» saila estreinatuko du, gure inguruaren eta bertoko protagonisten arteko elkarrizketa sustatzeko gunea.

Lehenengo hitzaldia martxoaren 25ean, asteazkenarekin, izango da, «Bizkaiko ermitak» izenburuaren ildoan, Iñaki Garcia Uribe mendizale, etnografo eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidearen eskutik. Hitzaldian, Bizkaiko ermiten historia, arkitektura eta garrantzi kulturala jorratuko da, gure nortasun kolektiboaren benetako ondare mugarriak diren aldetik.

Garcia Uribek, euskal herri-kulturan aditua eta lurraldea sakon ezagutzen duenak, begirada berezia eskainiko die entzuleei hainbat hamarkadatan egindako lanari esker: landa-lana, dokumentazioa, argazkiak, mendizaletasuna eta hedabideetako dibulgazioa. Hitzaldiak aukera aparta emango digu mendeetan zehar Bizkaiko herri eta mendietako bizimoduaren lekuko izan diren eraikin txiki horien balio historiko eta sinbolikoa ezagutzeko.

Publiko orokorra izango da hitzaldiaren hartzailea, eta sarrera librea, aretoa bete arte. Ondarearen, tokiko historiaren, mendizaletasunaren edo euskal kulturaren inguruko interesa duen pertsona oro gonbidaturik dago kultur proposamen honetaz gozatzera.

Hizlaria: Iñaki Garcia Uribe

Iñaki García Uribe mendizalea, etnografoa eta dibulgatzailea da, eta denbora luzea eman du ikertzen, batik bat, Gorbeia, gaztainaren kultura, euskal mendizaletasunaren historia eta baselizak edo ermitak. Memoria Historikoarekin ere erabat engaiatuta dago. Hiru hamarkadatan baino denbora luzeagoan, euskal irrati eta telebista askotan parte hartu du, eta dokumental ugaritan ere egin du ekarria. Sei liburu idatzi ditu eta aldizkarietan, egunkarietan eta plataforma digitaletan jardun du artikulugile. Aipatzekoa da Deia egunkarian astero idazten duen «Historias Montañeras» saila, duela sei urtetik hona argitaratzen dena.

Hitzaldi anitz eman ditu eta landa-jardueretan jardun du gidari, eta Gontzal Mendibil kantariarekin batera, Kontuak eta Kantuak Gorbeian musika eta literatura arloko bikotea garatu du. Ugaoko Burdin Hesia elkarteko eta Udiarragako Ama Birjinaren kofradiako presidentea izan da, Aranzadi Zientzia Elkartean eta Aztarna etnografia elkartean ere gogo biziz dabil. Bizkaiko Ermiten Lagunak taldearen sortzailea izan zen, eta hainbat sari jaso ditu ikerketa- eta dibulgazio-lanagatik, hala nola Ugaoko Udalaren Hemendik Saria, Euskal Mendizaletasunaren Lagunen Saria 2021ean eta 2022ko edizioko IXATXAK Kultura Saria.

divulgativa ha sido reconocida con premios como el Hemendik Saria del Ayuntamiento de Ugao-Miravalles, el Amigos del Montañismo Vasco 2021 y el Premio Cultural IXATXAK 2022.