2026ko urriaren 23a
Prebentziozko zainketa VII. jardunaldia
Prebentziozko zainketari buruzko jardunaldia, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoan, 2026ko urriaren 23an.
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.
2026ko urriaren 23a
Prebentziozko zainketari buruzko jardunaldia, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoan, 2026ko urriaren 23an.
Gotzon Lobera legelari eta euskaltzain urgazleak Bizkaiko sistema juridikoaren prozesu judizialaren nondik norakoak eta berezitasunak aletu zituen.
Patxi Agirre Arrizabalaga, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historia Garaikidean doktorea, Manuel de Irujoren eta Nafarroako historiaren arteko harremanaz aritu zen bere liburu berrian
Josu Chueca EHUko historialariak Jose Antonio Agirreren gobernuaren hainbat alderdi jorratu zuen: sorrera Gerra Zibilean bertan, Euskadin izandako jarduera eta erbestealdiko jarraipena.
Ramón de la Sota eta Llanoren heriotzaren 90. urteurrenean, Eugenio Ibarzabal ekonomialariak, kazetariak eta idazleak bere familiaren ondarea errepasatu zuen, Ramón de la Sotaren eta bere ondorengoen enpresa-ibilbidea eta politikoa jorratuz.
Uzturre Foroak eta Sabino Arana Fundazioak Doroteo Ziaurritz EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente eta Tolosako lehen alkate abertzalearen heriotzaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldia ospatu zuten. Hitzaldia, Mikel Aizpuru istorialariaren eskutik
Joseba Agirreazkuenagak 1876ko foru-abolizioaren kausak eta ondorioak aztertu nituen. EHUko Historia Garaikideko katedradunak XIX. mendeko testuinguru politikoa, foru-abolizioak euskal gizartean izan zuen inpaktuak eta geroago autogobernuaren aldarrikapenean izan zuen eragina aztertu nituen.
Andres Urrutia euskaltzainburuak foru tradizio juridikoari buruzko hausnarketa egin zuen Bizkaiko Foru Berriaren V. mendeurrena zela eta.
Josu Erkorekak (Diputatuen Kongresuko diputatua 2000-2012 aldian eta Eusko Jaurlaritzako sailburua 2012-2024 aldian) eta Eugenio Ibarzabalek (Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 1985 eta 1987 artean, ekonomialaria eta kazetaria) elkarrizketa zorrotz eta atsegin batean jardun dute aldizkarian argitaratzeko. Elkarrizketa horretan, 1936ko lehen Eusko Jaurlaritzaren eraketa eta gobernu horrek Gerra Zibilean eta erbestealdian izan zituen erronka etiko eta logistiko izugarriak aztertu dituzte.
La Ritirata taldeko biolontxelo-jotzaile eta zuzendari artistiko Josetxu Obregónek "Arriaga interpretatzea: gaurko begirada ikuspegi historizistatik bilbotar musikagilearen heriotzaren bigarren mendeurrenean" gaiaz hitz egin zigun, Juan Crisostomo Arriagaren musika azterketa historikoan oinarritutako ikuspegiz berrirakutzeko asmoz.
Sabino Arana Fundazioko presidente Arantxa Tapia buru zela, jardunaldian, honako hauek hartu zuten parte: Aitor Esteban, EAJren EBBko presidentea; Oihane Agirregoitia, Europako Parlamentuko kidea eta industria-antolakuntzan ingeniaria; Göran Roos, suediar irakaslea, teknologoa eta enpresaburua, nazioartean oso ezaguna lehiakortasunari eta industria- estrategiari buruz egindako lanengatik; Ane Insausti, industria, mugikortasun jasangarri eta enpresa lehiakortasunean eskarmentu zabala metatu duen ingeniaria eta zuzendaria; eta Sabin Azua, ekonomialaria, berrikuntzako aholkularia eta EUSMEX sozietatearen presidentea.
17 orrialdetatik 1.a, 202 elementutatik 1.etik 12.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "bideoak" iragaziz