Prentsa oharra • 2025ko irailaren 17a
Sabino Arana Fundazioak gardentasun handieneko ziurtagiriari eutsi dio HAZ Fundazioaren azken ebaluazioan
% 93ko betetze-maila atera duela, SAFek «Gardentasunaren hiru izarreko ziurtagiria» erdietsi du fundazioen gardentasunari eta gobernu onari buruzko 2024ko txostenean. HAZ Fundazioak ziurtagiri hori ematen die 38-42 puntu ateratzen dituzten erakundeei.

EAJ-PNV alderdiari loturiko Sabino Arana Fundazioak berritu egin du «Gardentasunaren t ziurtagiria», berriro ere kategoria gorena, hiru izarrekoa, aterata. HAZ Fundazioak ziurtagiri hori ematen die 38-42 puntu (hau da, betetze-mailaren ehuneko 90etik 100era) lortzen duten erakundeei, 21 gardentasun-adierazleren betetze-maila ebaluatuta. 2024. urteari gagozkiola, SAFen gardentasun-adierazleen betetze-emaitzei buruzko informazioak 39 puntu ekarri ditu guztira (hau da, guztizko betetze-mailaren % 93).
Aitorpen hori erakunde publiko eta pribatuen webguneko borondatezko gardentasuna aintzat hartuta ematen da.
HAZ Fundazioaren iritziz, webguneko borondatezko gardentasuna da «erakundeak informazio garrantzitsua webgunean zabaltzen eta argitaratzen egiten duen ahalegina, interes-talde guztiek osorik eta modu eguneratuan ikus eta eskuragarri izan dezaten». Azterketaren oinarrietan jasota daude informazioa webgunean argitaratzeko baldintzak (ikusgarritasuna, erabilerraztasuna, osotasuna eta gaurkotasuna).
Gardentasun-ziurtagiria urtero-urtero berritu behar da, erakundearen informazioa (informazio ekonomikoa, gobernu-organoen osaera, eragina eta emaitzak…) aldi oro eguneratu behar delako eta; gainera, sarritan, gardentasun adierazleak berriro formulatu eta berriak gehitzen dira.
Hemezortzi urteko eskarmentua dauka HAZ Fundazioak, eta urtero 400 bat erakunde publiko eta pribaturen gardentasuna ebaluatzen du.