Hedabideentzako deialdia • 2026ko otsailaren 20a
Kandido Saseta Asturiasko frontean hil zeneko 89. urteurrenean, hildako borrokalariak identifikatzeko eta zendutakoen familiak aurkitzeko bidea zabaltzen duen ikerketa aurkeztuko da
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zumardikoak eta Sabino Arana Fundazioak Asturiasera joan zen euskal armadaren espedizioari eta 1937an hildako gudariei buruzko ikerlan argitaragabea aurkeztuko dute
Puente de pontones sobre el río Nalón construido por la Sección de Zapadores del batallón Eusko Indarra. (Fuente: Museo Memorial del Cinturón de Hierro)
- 2026ko otsailaren 20a, ostirala
- 11:30h -(e)tik 12:00h -(e)tara
- Kasino Zaharra (Hondarribia)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren Zuzendaritzak, Zumardikoak elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak Gerra Zibilean Asturiasera joandako euskal espedizio militarrari eta 1937an bertan hil ziren gudariei buruzko ikerlan berria aurkeztuko dute ostiral honetan, otsailak 20 dituela, 11:30ean, Hondarribiko Kasino Zaharrean.
Zumardikoak elkarteak egindako ikerlanak berregin du eragiketa militar haren kontakizuna, kronografia finkatu eta Asturiasko frontean hil ziren borrokalarien zerrenda dokumentau du. Ikerketa ekintza garrantzitsua da gudari haien oroimena berreskuratzeko eta haien ibilbideak duintzeko.
Agerraldian, aurreikusi diren hurrengo urratsen berri emango da: lanaren zabalkunde publikoa, senideen balizko lokalizazioa —bereziki, gorpuzkiak berreskuratu ez zituztenenenak— eta aitorpenaren, erreparazioaren eta bakearen kulturaren bidetik aurrera egiteko lankidetza-eretan sakontzea.
Eguna Otsailaren 20a, ostiralarekin
Ordua 11:30
Lekua Kasino Zaharra, Hondarribia
Hizlariak Arantxa Tapia, Sabino Arana Fundazioaren presidentea.
Ion Gambra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen
eta Memoria Historikoaren zuzendaria.
Arantzazu Rojo, Zumardikoak elkartearen Memoria Historikoaren saileko arduraduna
Babesleak Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren Zuzendaritza, Zumardikoak eta Sabino Arana Fundazioa.