Ira 2014
“GOAZEN GUDARI DANOK… Askatasun bidean Zirardamendi, Aiastia (San Migel), Elgoibar, 1936 En defensa de la libertad”. Erakusketa-inaugurazioa
Beira-arasak, Zirardamendiko hobi komunean aurkitutako gauzaki pertsonalak dituztela erakusgai, zenbait azalpen-panel eta 8 x 3 metroko horma-irudi bat atondu dira, gudariek Mola jeneralaren guda-talde matxinatuen erasoaldia gerarazi zuten gerra-gertakariaren berri emateko. Hain zuzen ere, gudari haiek ahalbidetu zuten Jose Antonio Agirre buru izan zuen lehenengo Euzkadiko Jaurlaritza hura eratzea.