Hedabideentzako deialdia 2026ko maiatzaren 20a

Sabino Arana Fundazioak eta Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak pentsamendu humanistak enpresan duen indarra aldarrikatu nahi dute

  • Jose Maria Arizmendiarrietak utzitako ondarea aztertuko da mintegi batean, enpresa kooperatiboen sustatzailearen heriotzaren 50. urteurrenean.
Sabino Arana Fundazioak eta Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak pentsamendu humanistak enpresan duen indarra aldarrikatu nahi dute Sabino Arana Fundazioak eta Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak pentsamendu humanistak enpresan duen indarra aldarrikatu nahi dute
  • 2026ko maiatzaren 20a, asteazkena
  • 18:30h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

«Arizmendiarrietaren Urtea. Enpresa humanistaren urtea» deituriko urteurrenaren harian antolatu diren ekitaldien esparruan, euskal kooperatibismoaren sustatzaile gorenetako baten heriotzaren 50. urtemugan, maiatzaren 20an, asteazkenarekin, 18:30etik aurrera, Sabino Arana Fundazioak eta Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak «Jose Maria Arizmendiarrieta: duintasuna, lana eta komunitatea. Indarrean dagoen pentsamolde sendoa» mintegi antolatu dute. Topaldia Sabino Arana Fundazioaren Bilboko egoitzan izango da.

Arizmendiarrieta Markinan jaio zen, 1915ean, eta Gasteizko apaizgaitegian ikasi zuen. Abadeak pertsonen zerbitzuko ekonomia aldeztu zuen, enpresa humanizatzea gizartea eraldatzeko bide eraginkorra dela sinetsita. Eliza katolikoaren entziklika sozialak oinarri hartuta, justizia sozialean, parte-hartzean, giza duintasunean eta barne-demokrazian funtsatutako enpresa-eredua bultzatu zuen, Mondragon Korporazio Kooperatiboaren hazia.

Mintegia ondare hori gaur egungo ikuspegiz berreskuratzen eta eguneratzen ahaleginduko da. Omenalditik haratago, Arizmendiarrietaren pentsamoldearen indarraldiari buruz gogoeta egiteko gune gisa proposatzen da saioa, lanaren prekarizazioa, desberdintasunen areagotzea eta enpresan oinarri etiko berrien bilaketa nagusi diren egungo inguruabarrean. Sendo dirauelako Arizmendiarrietak gauzatzen jakin zuen pentsamoldeak: utopikoa praktikora hurbiltzeko erronka.

Hizlariak: Jon Emaldi, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko kidea eta Laboral Kutxako bazkidea; José Antonio Fernández Lombera, Deustuko Unibertsitateko Antropologia, Arkeologia eta Historiaurreko irakasle emeritua; eta Jon Mentxakatorre, filosofoa eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

Eduardo Araujo Sabino Arana Fundazioaren zuzendariak moderatuko du topaldia.

Etortzekoa bazara baieztatu, mesedez: 94.405.64 50 - idazkaritza@sabinoarana.eus