Hedabideentzako deialdia 2026ko apirilaren 26a

Sabino Arana Fundazioak Gernikako bonbardaketaren 89. urteurreneko ekitaldietan

  • 2026ko apirilaren 26a, igandea
  • 11:00h -(e)tik 17:00h -(e)tara

Sabino Arana Fundazioak Gernikako bonbardaketaren 89. urteurreneko ekitaldietan parte hartuko du igande honetan, apirilak 26. Goizean, Eduardo Araujo zuzendaria “Gernika-Lumo, memoria demokratikoaren lekua” eskulturaren inaugurazioan izango da, eta George Steer gerra-erreportariaren omenaldian eta Bakearen aldeko XXI. Gernika sarien banaketan parte hartuko du.

Arratsaldean, Sabino Arana Fundazioko presidenta Arantxa Tapiak eta Eduardo Araujok Gernikako hilerriko mausoleoan bonbardaketaren biktimei egingo zaien lore eskaintzan parte hartuko dute.