Hedabideentzako deialdia 2026ko martxoaren 7a

Euskadin dauden Galiziako Etxeen Irmandadeak eta Sabino Arana Fundazioak omenaldia egingo diote hilaren 7an, larunbata, “Galiziako aberriaren aita” Castelaori

  • Juan Mª Aburto Bilboko alkateak parte hartuko du ekitaldian, Bilboko Txurdinaga auzoko Europa parkean, 12:00etan.
  • 2026ko martxoaren 7a, larunbata
  • 12:00h -(e)tik 12:30h -(e)tara
  • Parque Europa (Txurdinaga)

Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Galiziar Zentroen Elkarteak Alfonso Daniel Rodríguez Castelao galiziar-modernoaren sortzaileari lore eskaintza egingo diote martxoaren 7an, larunbatean, 12:00etatik aurrera, Bilboko Txurdinaga auzoko Europa Parkean, Castelaori eskainitako eskulturaren ondoan.

Ekitaldian, honako hauek izango dira: Juan Mª Aburto, Bilboko alkatea; Monika Calvo, Euskadin dauden Galiziako Etxeen Irmandadeko presidentea; Arantxa Tapia, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; Iñigo Ansola, EAJ-PNV alderdiaren BBBko burua; eta herri-erakundeetako hainbat ordezkari.

Ekitaldia Xosé Estévez irakasle, historialari eta abertzaletasun periferikoetan eta euskaldunen eta galiziarren arteko harreman historikoetan aditua den ikertzaileak gidatuko du.