Hedabideentzako deialdia 2014ko irailaren 11a

“GOAZEN GUDARI DANOK…” LIBURUAREN AURKEZPENA

Astelehenean, irailak 15, 19.00etan Elgoibarko Kultur Etxean

“GOAZEN GUDARI DANOK…” LIBURUAREN AURKEZPENA

“GOAZEN GUDARI DANOK… Askatasun-bidean Zirardamendi, Aiastia (San Migel), Elgoibar, 1936” ekimenaren barruan, izen bereko liburua auzketuko da, Patxi Juaristi soziologoak, Aitor Estebanek, Francisco Etxeberria auzitegiko medikuak eta Iñaki Goiogana eta Josu Chueca historialariek idatzitakoa.

Liburuak gogora ekarri nahi ditu 1936ko gerran Gipuzkoan jazotako gertakari historikoak, eta horien garrantzia azpimarratzea du helburu. San Migelgo gudak, Elgoibarreko Zirardamendi mendian gertatutakoak, ahalbidetu zuen egun batzuk beranduago Jose Antonio Agirrek lehendakari kargua zin egin eta horrela lehen Eusko Jaurlaritza osatzea. 

2012ko ekainean, Zirardamendin, hobi komun bat hustu eta bi gudariren gorpuzkiak identifikatu zituzten: Sabin Atutxa Olabarri (Getxo) y Eusebio Gaubeka Gibelondo (Leioa).

Armada bat, milaka errefuxiatu (gehienak haurrak) lagundu zituen osasun sare bat, unibertsitate bat, euskarazko egunkari bat, hezkuntza sare bat etab. Guzti hori martxan jartzea lortu zuen lehenbiziko Eusko Jaurlaritzak 1936ko urria eta 1937ko ekaina bitartean. Ez zen posible izango Jose Antonio Agirrek Lehendakari kargua zinatzeko betarik izango ez balu. Beraz, Agirreren Exekutiboaren lana Zirardamendin bizia emandako haiengan oinarritzen dela badiogu, ez gara exajeratzen edota gezurretan ari. Izan ere, gudari haiek, eta baita Euskadiko mendi eta kaleetan borrokatu zirenak ere, izan ziren lehen Eusko Jaurlaritza osatzea ahalbidetu zutenak.

Denbora gutxiren barruan gertakari handiak jazo ziren Euskadin, dudarik gabe. “Goazen gudari danok…” liburuak gogora ekarri nahi ditu, memoria historikoa egin nahi du, gertaturikoa ahaz ez dezagun; azken finean, gure nazioaren etorkizuna aldatu zuten hilabeteak izan ziren haiek.