Hedabideentzako deialdia 2014ko martxoaren 18a

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute, euskara sustatzea, normalizatzea eta egoki erabiltzea xede

Datorren ostegunean, 11:30etan, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute  datorren ostegunean, 11:30etan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Hitzarmenaren helburua da, Fundazioak antolatzen dituen jarduera guztietan, hots, hitzaldi, mintegi, argitarapen eta abarretan, euskara egokiro erabilia izan dadin sustatzea. Horretarako, Sabino Arana Fundazioak bereganatzen duen konpromisoa da, Euskaltzaindiak  euskararen esparruan ezartzen dituen arauak eta iradokizunak erabiltzea, eta Euskaltzaindiarena da, Fundazioari, hala behar duenean, aholkularitza eta  gomendioak eskaintzea, hizkuntza  egokia eta normalizatua erabiltze aldera. Lankidetza horrek hartzen dituen arloak dira, besteak beste, gramatika, lexikografia, ortografia, onomastika, euskalkien erabilera, etab.

Aipatu hitzarmenaren indarraldia bost urtekoa da.

Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazioko lehendakariak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak izenpetuko dute aipatu akordioa, zeinetan  sartzen baita, halaber,  erakunde biek elkar hartuta parte hartzea  egoki deritzen jardueretan.