Deialdiak

13
Mai
2022
“Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren Ondorioak. Eta orain zer?”

Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatu du Bilbon Europako etorkizunari buruz hausnartzeko COVID-19ak eta Ukrainako inbasioak sorrarazitako krisiaren ondotik

  • Guy Verhofstadt CoFoE (Europako Etorkizunari buruzko Konferentzia) ekimenaren zuzendarikidea eta Europako Parlamenduko kideak; Sandro Gozi PDE-EDPko idazkari nagusi eta eurodputatuak; eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak jardunaldiaren hasiera-ekitaldian jardungo dute, maiatzaren 13an, ostitalarekin, goizeko 9:15etan, Sabino Arana Fundazioan.

Sona handiko nazioarteko adituek parte hartuko dute jardunaldian.

Streaming bidez ere lotzea izango da jardunaldiarekin, www.sabinoarana.eus ataritik, bai eta PDE-EDP alderdiaren webgunetik: www.democrats.eu.

Informazio gehiago

11
Mai
2022
Entzunez Eraiki. EL CAMBIO CLIMÁTICO EN EL CENTRO DE LA AGENDA POLÍTICA EN EUSKADI

Klima-aldaketaren aurkako borroka, “Entzunez Eraiki” ekimenaren erronka berria

  • EAJ-PNV alderdiaren ordezkari publikoek eta barne-ordezkariek, ingurumenari lotutako eragile eta sektoreekin batera, beste topaldi batean parte hartuko dute maiatzaren 11n, asteazkenean, goizeko 9etatik aurrera, Orona Fundazioaren egoitzan (Hernaniko Parke Teknologikoa), alderdi jeltzalearen entzute aktiboko ekimenaren esparruan.
  • 10:45etan medio grafikoek mintegiaren irudiak hartu ahal izango dituzte eta Maria Eugenia Arrizabalaga, burukide eta Lurralde Antolamendu, Garraio eta Garapen Iraunkorreko arduradunak adierazpenak egingo ditu.

Informazio gehiago

07
Mai
2022
EAB-Emakume Abertzale Batzaren mendeurrena

EAB-Emakume Abertzale Batzaren mendeurrena

  • Larunbatean, maiatzak 7, 11:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.
  • Ekitaldia Sabino Arana Fundazioak sustatua eta antolatua da, eta bertan izango dira Mireia Zarate fundazioaren presidenta; EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzar eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, beste hainbat ordezkariekin batera.
  • mendearen hasieran euskal emakumeen ahalduntzearen hasiera markatu zuten emakume historiko haietako batzuen senideek parte hartuko dute.

Informazio gehiago

28
Uzt
2021

HEDABIDEENTZAKO DEIA . Euskarak etorkizuneko euskal gizartean izango dituen aukeren eta erronken inguruko HERMES berezi baten aurkezpena

•    Hizkuntzalariek, soziolinguistek, ikertzaileek, unibertsitateko irakasleek, teknologia berrietan adituek eta erakundeetako eta euskal kulturako ordezkariek gure hizkuntzak etorkizun hurbilean izango dituen erronkei eta aukerei buruzko gogoetak biltzen ditu aldizkariak. •    Bilboko gotzain izendatu berria, Joseba Segura, elkarrizketatu du Pedro Ontoso kazetariak. Elizak egungo gizartean duen rolaz jardun du gotzainak.  

Informazio gehiago

30
Urt
2020

XII. BILBOKO ELKARRIZKETAK. Mobilizazioak eta matxinadak krisi politiko eta sozialen aro globalean

•    Sabino Arana Fundazioaren lehendakari gisa, bihar, urtarrilaren 31n, ostiralarekin, egingo du Juan Mª Atutxak azken agerraldi publikoa Fundazioaren egoitzan egingo diren XII. Bilboko Elkarrizketak: Europa eta Latinoamerika izenekoen hasiera-ekitaldian. •    Hasiera-ekitaldi horretan, Andoni Ortuzar EAJ-PNV alderdiaren EBBko buru eta PDE-EDPko presidenteordea ere izango da.  

Informazio gehiago

18 orrialdetatik 9.a, 155 elementutatik 73.etik 81.era