Bideoak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

Bideoak

Euskadi, herri solidarioa: euskal lankidetzaren erronkak eta eraldatzeko ahalmena

Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak euskal lankidetzaren potentziala eta erronkak aztertu zuen pasa den ekainaren 27an SAFen. Nabarmendu zuenez, euskal elkartasuna, gaur egun, munduko erreferentea da, eta funtsezko elementua izan behar du etorkizuneko Euskadirentzat. Ortegak adierazi zuenez, euskal elkartasunaren lehentasun nagusiak, besteak beste, Afrikako pobreziaren eta krisi humanitarioen aurka borrokatzea eta Hegoaldeko herrialdeetan ahalduntze-prozesuak indartzea dira.

Bideoa ikusi

Entre robles y ahuehuetes. Legados de Euskal Herria

Salvador Arriola Barrenetxea eusko-mexikarrak Euskal Herriak «atzoko eta gaurko munduari» egindako ekarriaren «26 gertakari eztabaidaezin» jasotzen dituen liburua aurkeztu zuen. «Entre robles y ahuehuetes. Legados de Euskal Herria» (Haritz eta ahuehueteen artean. Euskal Herriko legatua) deritzon liburuan, Miamin eta Latinoamerikan arrakasta izan zuen aitaren (markinar pilotaria) irakaspenak eta euskaldunek historian eta mundu osoan izan duten hedapen garrantzitsuari buruzko ikerlana jasota daude. 

Bideoa ikusi

Gerrako argazkilariak: gatazkaren beste begirada

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako "Grandes mujeres" hitzaldi-zikloaren barruan, joan den asteartean, maiatzak 30, Maria Senovilla kazetari, argazkilari independente eta gerrako korrespontsalak gerrako berriemaile eta erreportarien lan goraipagarriaz eta haien lanaren garrantziaz hitz egin zigun, baina baita azaldu ere “lanbidean genero-berdintasuna zein urrun dagoen”.

Senovilla kazetaria eta argazkilari independentea da. Gatazka armatuen defentsan eta komunikazioan espezializatua. Afganistango, Afrikako eta, gaur egun, Ukrainako gerra korrespontsala.

Bideoa ikusi

11 orrialdetatik 3.a, 125 elementutatik 25.etik 36.era