Bideoak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

Bideoak

Premios Sabino Arana Sariak 2023

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilak 28 dituela, 2023ko Sabino Arana Sarien banaketa-ekitaldian. Saioa 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta XXXV. edizio honetan, ondokoek hartuko dute saria: Antton Valverde musikari donostiarra, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioaren emakumezkoen txirrindularitza-taldea, Euskal Artzainak Ameriketan elkartea, Armando Llanos arkeologo gasteiztarra eta Javier Clemente futboleko entrenatzailea.

Bideoa ikusi

Hizkuntza-politika berritzen (innovando la política lingüística)

‘Aroa’ eta ‘Euskararen Gogoetagunea’: euskara indarberritzeko arnas luzeko egitasmoak. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Martinez de Luna AROA egitasmoaren zuzendariak Eusko Jaurlaritzak bideratutako proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ondoren, Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren zuzendariak Euskaltzaindiak 2022an abian jarri zuen proiektuaren helburuak eta orain arte eginiko lanak agertu ditu.

Bideoa ikusi

Politika eta hedabideak. Komenentziazko harremana?

EAJ-PNVk eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute “Euskadi Think Next” ekimena ardaztuko duten topaketen bigarrena. Proiektu  honen xedea da Euskadiren oraingo eta etorkizuneko erronkei heltzeko politika publikoak euskal gizartearekin elkarlanean proposatzea. Lola Garcíak (La Vanguardia) eta Daniela Álvarezek (Ac2ality) politika eta hedabideen arteko harremana aztertuko dute “Euskadi Think Next” ekimenaren barruan  

Bideoa ikusi

Mintegia: Euskararen egoera justizia administrazioan

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldi mamitsua antolatu dute gaur SAF-en egoitzan. Bertan, hizkuntza-zuzenbidearen bilakaera aztertu da batik bat, hots, euskararen ikuspegitik hizkuntza-zuzenbideak duen egoeraz eta garrantziaz jardun dute hizlariek. Miren Azkarate euskaltzain osoak eta Sabino Arana Fundazioaren Patronatuko kideak aurkeztu ditu hizlariak, banan-banan, eta Andres Urrutiak esan du komeni dela zuzenbidearen bidez garatu diren legeak aurrera eramatea, baina interpretazio gaurkotua emanez.

Bideoa ikusi

Mendekotasuna duten pertsonak etxean mobilizatzea

Helduak elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak (SAF) gure adinekoak gaur egun kezkatzen dituzten gaiak (osasuna, zahartze aktiboa, adinekoen eta/edo mendekoen zaintza eta abar) jorratzeko lankidetzan antolatzen dituzten hitzaldien esparruan, datorren azaroaren 9an, ostegunarekin, 19:00etan, «Mendekotasuna duten pertsonak etxean mobilizatzea» gaia jorratuko da SAFen egoitzan.

Markos González gerokultoreak oinarrizko arau biomekanikoei buruzko eduki batzuk azalduko ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsona mobilizatzen eta lekualdatzen laguntzeko.

Bideoa ikusi

Funts pribatu eta pertsonalak (XIX. eta XX. mendeetakoak) Agiritegi Historikoetan

Dokumentu-ondarea memoria kolektiboaren atal esanguratsua eta zehatza dela balioesteko helburuz, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak antolatutako jardunaldien esparruan, azaroak 7an, Euskadiko Artxibo Historikoarekin batera, agiritegi historikoetan gordeta dauden dokumentu-funts (xix. eta xx. mendekoak) pribatu eta pertsonalei buruzko mintegia egin zen. Borja Aginagalde, Euskadiko Artxibo Historikoaren zuzendaria; Miquel Pérez, Kataluniako Arxiu Nazionalaren Hedapenaren arduraduna; Miren Barandiaran, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren dokumentazio zentroaren arduraduna; eta Iñaki Goiogana, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko artxibozaina, izan ziren hizlariak

 

 

Bideoa ikusi

11 orrialdetatik 2.a, 125 elementutatik 13.etik 24.era