Prentsa oharra 2014ko urriaren 24a

Zigor Zuzenbidea ETAren amaieran. 3 urte. 1.096 egun

Judikatura, abokatutza, akademia eta instituzio arloekin zerikusia duten zenbait adituk gogoeta egiten dute Hermesentzat, ETAk jarduera armatuari utzi izanaren hirugarren urteurrenean. Adituak bat datoz esatean ze beharrezkoa eta premiazkoa dela Espainian salbuespenezkotasun juridikoa deseraikitzea, bakearen esparru juridikoa ezartzeko

Zigor Zuzenbidea ETAren amaieran. 3 urte. 1.096 egun

Dagoeneko 1.096 egun, hau da, 3 urtebete, igaro dira, ETAk bere borroka armatua bertan behera uzten zuela jakinarazi zuenetik. 2011ko urriaren 20ak  aldikada hits baten amaiera ekarri zuen; aldikada bat  ETAren indarkeriak eta erantzute-indarkeriak, indarkeria parapolizial nahiz eskubide-urratze, tortura, gerra zikin…. gisa gauzatuak, kutsatutakoa. ETAren indarkeria amaitzeak egitasmo kolektibo ilusionagarri  baten hasiera ekarri du: Euskadi baketsu bat, guztion eta guztiontzako Euskadi bat eraikitzea.

Horrexegatik,  lehenengo unetik bertatik, eta helburu nagusia zela inguruabar berri hauetan Zigor Zuzenbideak izan beharreko eginkizunaz edo zigor- eta espetxe-politikak norantz bideratu beharko liratekeen gogoeta egitea, Sabino Arana Fundazioak zenbait elkarraldi antolatu zituen epailetza, abokatutza, akademia nahiz instituzioekin zerikusia duten zenbait pertsonak parte hartuta.  

Gaur aurkezten den Hermes aldizkariaren zenbaki berezi hau —47. zk—, joan den ekainaren 13an gauzatutako mintegian  egin ziren gogoeten emaitza da. Zenbaki honetan parte hartzen dutenak dira: Esther Erice, Nafarroako Probintzi Auzitegiko presidentea; Txema Montero, abokatua; Ignacio Muñagorri, UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna, eta Ana I. Pérez Machío, UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko irakasle titularra. Aldizkarian baita sartu da ere elkarrizketa bat Mercedes García Aranri (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta Carmen Lamarcari (Madrileko Carlos III.a Unibertsitatea) egina; biek ala biek esan dute “ premiazkoa dela Espainian salbuespenezkotasun juridikoa deseraikitzea”. Zenbakia osatzeko, hiru urte hauetan elkarraldietan parte hartu duten adituen lantalde batek prestatutako ondoreak edo “printzipio adostuen korpusa” jaso da. (Hermes 47 Zbk. dagoeneko salgai)

 

Juan Mª Atutxa Sabino Arana Fundazioko, Hermes argitaratzen duen erakundeko, lehendakariak jardunaldi horien  abiapuntua gogoratu du: “Erabaki genuen etorkizunera begiratzea, baina iragana ahaztu barik. Zeren ezin ahaztu baitezakegu, ez eta behar ere, edo, garrantzitsuena dena, ezta nahi ere ahaztu. Euskadiren etorkizuna oroimenaren harroinen gainean bakarrik eraiki ahal da. Oroimen bat, bizia, sumindura bakoa, gorroto bakoa, mendeku asmo bakoa; oroimen bat inklusiboa, oroimenen oroimena, guztion eta guztiontzako oroimena”.

Era berean, Juan Mª Atutxak nabarmendu du,  garai berri hauek “justizia berri bat ere eskatzen dutela. Zeren Estatu espainola, ETAren aurkako borrokaren abaroan, salbuespenezko erregimen bat sorrarazten joan da (salbuespenezko legeria, salbuespenezko Zigor Kodea, justizia bat, sarri askotan salbuespenekoa dena, eta arautegi bat eta espetxe-praktika batzuk halaber salbuespenezkoak), eta horrek beraren kalitate demokratikoa hondatu du eta funtsezko eskubideen kultura kutsatu du”. 

Baita azpimarratu du ere beharrezkoa dela “aktore  nagusi biek —ETA eta Estatua— ekarpen erabakigarriak egitea. ETAk, armak entregatzeaz eta baldintzarik gabe eta ordain politikorik gabeko desegiteaz denaz bezainbatean. Eta are eta garrantzitsuagoa izango litzatekeena,  berak eragindako mina eta samina eta bere erantzukizuna —taktikoa barik zintzoa—  onartzea. Eta Estatuak, azken urteotan pilatutako salbuespenezko lege-, auzibide- eta espetxe-armategia indarrik gabe uztearen eta zigor- eta espetxe-politika normaltzearen gainekoak,  politika hori, Zuzenbide Estatu bati dagokion bezala, printzipio orokor, unibertsal eta berme-emaileetan oinarrituz.

Aurkezpen-ekitaldian baita parte hartu dute ere, José Antonio Rodríguez Ranz Hermeseko zuzendariak eta Margarita Uria abokatuak, zeinek joan den ekainaren 13ko mintegia koordinatu baitzuen.

Abokatuak gogoan izan ditu “2012tik egin diren hiru jardunaldi trinkoak, zeintzuetan aztertu baitira legeriaren bilakaera, epaileen praktika, europar nahiz nazioarteko auzialdietan  izandako erantzuna….”. Horiek guztiak jasoak izan dira “aldizkariak aurretik atera zituen beste monografiko bitan eta orain hemen aurkezten den hirugarren honetan, azken hau, plus interesgarri batekin: ondoreak egon ziren, parte-hartzaileek erabakita, eta beraietan, hiru ataletan ematen direlarik, bakearen esparru juridikoa ezartzea lortu ahal izateko gainditu beharko den salbuespenezkotasuna jasotzen da.

Mintegian adostutako ondoreei dagokienez, nabarmentzekoa da  Zigor Zuzenbideko adituak, atxiloketa bakartuaren kasuan, “atxiloketa bakartuaren araubidea kentzearen alde daudela, kontuan izanda txit bereziki, ildo horretan Giza Eskubideen bermerako nazioarteko erakundeek Estatu espainolari egin dizkioten errekerimendu esplizituak, bai eta atxilotuen eskubideen arloan sinatutako nazioarteko hitzarmenenak”.

Aldezten dute, halaber, “terrorismo-delitua kentzea talde armatuko kide izan gabeko edo harekin kolaboratu ez den kasuetan”, eta uste dute “goreste-delitua kendu egin behar dela, hori  egoztea —beraien iritziz— bizikidetza demokratikoaren arkitekturaren parte den eskubide baten baliatze legitimoaren aurka doan neurrian”.

Kontuan izanda ETAk bere jarduera indarkeriazkoari utzi diola, haiek ekin egiten dute baita beste ideia batean ere:  “presoek, euren gizarteratzea hobekien erraztu dezaketen bizi-baldintzak lortzea, hau da,  gehiago deliturik egin gabe bizitzeko gaitasuna izatea (zigorra bakoitzaren jatorri-lekutik hurbil dauden espetxeetan betetzea, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak espetxetik ateratzea aurreikusten duten legezko arauak aplikatzea —behar den zuhurtasunarekin—, etab”.

Azkenik, mintegiko parte-hartzaileek zera ere aldezten dute: “biktimek duten eskubidea  egia jakiteko, justiziarako eta kaltea konpondua izan dakien, prozesu penalak orain artean esleitu izan dien bazter-zeregina gaindituaz batera”. Biktimen eskubideek, alabaina, ez dute bidezkotzen salbuespenezkotasun hori, hau da,  zigorrak betetzearen fasean haien legitimazio aktiboa areagotzeari dagokiona; Izan ere, fase horretan  bide argitzen duen printzipioak izan behar du, delituaren larritasuna  bainoago  berori egin duenaren birgizarteratzea”.