Prentsa oharra 2022ko martxoaren 25a

Psikologo eta indarkeria matxistaren inguruko gaietan aditua den Norma Vázquezen hitzaldia, Donostiako Loiola Zentroan, tratu txarrak ematen dituzten aiten inguruan.

Sabino Arana Fundazioak antolatutako hitzaldi hau martxoaren 30ean egingo da, asteazkenarekin, 18:00etan. Antolakuntza dela eta, etortzekoa bazara, jakinarazi, mesedez. 94.405.64.50 – idazkaritza@sabinoarana.eus

AITA ONA IZAN OTE DAITEKE TRATU TXARREN EMAILE BAT? izenburua ardatz hartuta, Norma Vázquez psikologo feministak eta indarkeria matxistaren ikerketan eta horren aurkako ekinbidean espezializatuta dagoen Sortzen aholkularitza-etxeko zuzendariak, tratu txarren emaile bat aita ona ezin izan daitekeela azaltzeko hainbat argudio baliatuko ditu. Izan ere, besteak beste, seme-alaben amari tratu txarrak ematen dizkion gizon batek emakume horren aginpidea hondatzen du eta, bidez batez, seme-alaben atxikimenduari lotutako pertsona hori guztiz zaurgarri bilakarazten du.


Indarkeria matxistan aditua den hizlariak ohartaraziko digu tratu txarrak jasaten duten ama ikusten duten haur eta nerabeak (edo ikusi gabe ere, sentitzen dutenak) ere aitortu eta laguntza eman behar diegun biktimak direla. Datorren asteazkenean izango da hitzaldia,  18:00etan hasita, Donostiako Loiola Zentroan (Arrupe aretoa, Andia kalea 3).


Norma Vázquez mexikarra da jatorriz eta Bilbon bizi izan da azken 24 urteotan. Norma duela 40 urte hasi zen feminismoan eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekinbidean. Hainbat taldetako kide izan da, hala nola CIDHAL (Latinoamerikako lehen zentro feminista), Mujeres en Acción Sindical eta Mexikoko Barruti Federaleko Koordinadora Feministakoa.


1992 eta 1998 urteen artean, ‘Las Dignas’ elkarte feministako kide izan zen El Salvadorren. Bilbon, Sortzen aholkularitza-etxea sortu zuen, hau da, indarkeria matxistaren ikertzen eta  horren aurka jarduten eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen espezializatutako aholkularitza-etxea.


Vazquezen  ikerketa-lerro nagusia emakumeen aurkako indarkeria da, eta horren inguruan ikertu, prestakuntza eman eta hainbat erakunderi aholkularitza eman die.