Prentsa oharra 2014ko maiatzaren 26a

“La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)”, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari buruzko azken lana

Tecnos-ek argitaraturik, liburua AL 50 Agirre Lehendakaria batzordeak 2010ean haren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu zituen jardueren burutzea da. Liburuaren egileek, Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek, Lehendakariaren biografia politikoko gertaerarik garrantzitsuenak aztertu dituzte, bizi izan zuen testuinguru historikoaren barruan.

“La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)”, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari buruzko azken lana

Gaur eguerdian, Euskadiko Artxibo Historikoan, Iñigo Urkullu lehendakariak Jose Antonio Agirre Lekube Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari buruz gaur artean egin den azken ikerlana aurkeztu du. 

Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek egin eta Tecnos etxeak argitaraturik, liburua AL 50  Agirre Lehendakaria  batzordeak 2010ean haren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu zituen jardueren burutzea  da

José Antonio Agirre, seguruenez, XX. mendeko euskal politikaririk karismatikoena eta ospe eta eragin handikoena izan zen. Orain, La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960) liburuan egileek,  hamar urteko lanaren eta hainbat eta hainbat artxibotan egindako kontsulten emaitza den ikerlan baten ondoren, Lehendakariaren biografia politikoaren azterketa sakon eta zehatz bat egin dute, bizi izan zuen testuinguru politiko bereziaren barruan kokatuz. Ildo horretatik, bada,  haiek diote ezen “Agirre bilakatu zela ikur nabari bat: itsasargi bat tunel frankistako iluntasunean”. 

Liburuaren 700 bat orrialdeetan zehar egileek azaltzen dute “ez dagoela  euskal historia garaikidearen zati handi bat ulertzerik Jose Antonio Agirreren bizitza politikoa ezagutu ezean”. Eta erantsi dute, Lehendakariarentzat “politika ez zela besterik gabeko lanbide huts bat, aldi baterako zeregin bat hasiera eta amaiera zehatzak  dituen horietakoa”. 

Lehenago adierazi dugun bezala, liburu hori argitaratuz, bukaera ematen zaie  AL50 Batzordeak 2010ean, Agirre lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzea xede, abian ipini zuen egitarauan jasotako lan eta jarduera guztiei.  Batzorde horretan Lehendakariaren jarduera politikoari eta pertsonalari lotutako erakunde guztiak egon ziren ordezkaturik, baita haren senideak eta jarduera politikoa berarekin partekatu zuten beste pertsona batzuk ere. Sabino Arana Fundazioaren ardura izan zen, Batzordean erabaki eta egitarauratutako jarduera guztiak koordinatzea. Horietako batzuk gogoratzen hasita, aipatu daitezke, besteak beste, abian ipintzea www.lehendakariagirre.eu web-orria, zeinetan material ugari sartu baitzen: liburuak, hitzaldiak, argazkiak; Lehendakaritzan familiari Gernikako Arbolaren Gurutzea domina emateko ekitaldia; “Agirre lehendakaria eta berak izan dituen gobernuak” erakusketa ibiltariaren antolaketa; Donostian egin ohi diren EHUren Udako Ikastaroak; New Yorkeko Columbia Unibertsitatean Agirreri egindako gorazarrea; Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren zenbaki bereziaren argitarapena, bai eta Lehendakariaren jatorrizko egunkariena facsimilean, etab. Zirraragarriak  izan ziren, halaber, “Zin Dagit”  zin-egite ekitaldiaren antzezpena,  zein Gernikan antzeztu baitzen 2010eko urriaren 7an, eta haren oroimenez egin ziren eliz ospakizun biak: Begoñako basilikan, bata,  han ezkondu  baitzen Mari Zabalarekin 1933an, eta Donibane Lohitzuneko meza, bestea, 1960ko martxoaren 25ean herri horretan egin zen hileta gogoratuz.

Agirre lehendakariaren lorratza

“Jose Antonio Agirreren bizitza politikoa ezagutu ezean ezinezkoa da euskal historia garaikidearen zati handi bat ulertzea. Agirre lehendakariak grinaz bizi izan zuen politika,  izan ere emozio-egoera hark bere eginda zuen Agirre bere bizitzako alderdi guztietan. Harentzat politikagintza ez zen  besterik gabeko lanbide huts bat, aldi baterako  zeregin bat hasiera eta bukaera zehatzak dituen horietakoa”, diote Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek “La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)”  (Editorial Tecnos) liburuan.

Orain artean  Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariari buruz egindako azken ikerketa-lana da. Liburua gaur aurkeztu dute Euskadiko Artxibo Historikoan, aurkezpen-ekitaldian Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak parte hartu duela. Lana, gainera, bukaera gisakoa ere  bada, Eusko Jaurlaritzak izan duen lehenengo lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzea xede, Juan Mª Atutxa  buru zuela AL 50  Batzordeak 2010ean  antolatutako jarduerentzat.

Ekitaldian, Urkullu lehendakariaz eta Juan Mª Atutxaz gain, baita parte hartu dute ere, Aintzane Agirrek, Agirre lehendakariaren alabak, eta  Ludger Mees liburuaren egilekide eta koordinatzaileak. Guztien gogoan, Joseba Agirre, Lehendakariaren semeetako bat, orain dela urte bi zendua eta AL50 batzordearen jardueren sustatzailea. Horren emazte Maria Joxepa Muñoak eta Aitor eta Amaia seme-alabek ere ez diote huts egin nahi  izan hitzorduari. 

Aurkezpen-ekitaldiaren agertoki izan zen Euskadiko Artxibo Historikoko aretora euskal politikagintzako pertsona nabarmen ugari ere bildu dira, besteak beste: Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko lehendakaria; Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria; Josu Erkoreka Eusko Legebiltzarreko sailburu eta bozeramalea; Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako  Kanpo Harremanetarako idazkaria; Ibon Areso Bilboko alkatea; Andoni Ortuzar  EAJ-PNVren EBBeko lehendakaria;  Nekane Alonsos EAJ-PNVren EBBeko burukidea; Iñaki Anasagasti, Jokin Bildarratz eta Mª Eugenia Iparragirre senatariak …, Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea lehendakariez gain.

Baina denak ez dira politikariak izan. Unibertsitate-mundutik etorri dira José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko Errektoorea;  Carmelo Garitaonandia EHUren Bizkaiko Campuseko errektoreordea, eta Arabakoa, Javier Garaizar; Guillermo Dorronsoro Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa; Mikel Aizpuru irakaslea eta Carolina Grey EHUko ikertzaile bisitaria. Baita han egon dira ere Confebaskeko presidente Nuria López de Gereñu, Sabino Arana Fundazioko zuzendari Irune Zuluaga eta Tecnos argitaletxeko Manuel G. Moreno eta Alicia Hernández. 

Aurkezpenean baita egon dira ere: Txomin Epalza, Iñaki Galdos, Ander Landaburu, Antonio Cristobal, Cristina Llopis, Paula Arana, Elena Puccini,  Miguel San Cristobal, Ritxi Lizartza, Maialen Goñi, Cristina Tapia, Aizpea Goenaga, Mª José Olaziregi, Jesús Casquete, Koldo Somocueto, Fernando Sa Casado, Unai Garabieta, José Andrés Gorritxo, Javier Landeta, Josu J. Sagasti, Xabier Rementeria, Iñaki Arregi, Txomin Saratxaga, Anton Erkoreka, Sorne Errazti, David Salinasarmendariz, Javier Barajas, … 

Azken batez, lan on bat, Lehendakariaren biografia politikoari egindako azterketa sakonaren emaitza, beraren testuinguru historiko bereziaren barruan kokatuta, egin ere. Hamar urte izan dira zenbait  agiritegitan arakatzen, eta ondoriotzat Agirre lehendakaria aurkezten dute “ikur gisa, itsasargi bat tunel frankistako iluntasunean”.