Prentsa oharra 2015ko martxoaren 13a

“Euskal Herriak oso esperientzia handia du lurralde-lankidetzaren arloan”

Garapenerako nazioarteko lankidetza arloko aditu zenbaitek lankidetzako joera berriak aztertu dituzte Sabino Arana Fundazioan

“Euskal Herriak oso esperientzia handia du lurralde-lankidetzaren arloan”

“Azken urteotan Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) bolumena, guztira,  badirudi gelditu egin dela. Oso gutxi dira  Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (OCDE)  Garapenerako Laguntza Batzordeak ezarritako gomendioak betetzen dituzten herrialdeak”, esan du Enrique Ganuza ekonomialari eta Suediako eta Nazio Batuetako Garapenerako Programaren (NBGP) esparruko funtzionario ohiak.

Bai Ganuzak  bai Francesco Bicciato Nazio Batuetako  Garapenerako Programaren arduradunak  “Lankidetza arloko joera berriak”  mintegian parte dute gaur beste berrogeita hamar bat aditurekin batera.  Aipatu jardunaldia Sabino Arana Fundazioak antolatu du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean.

Ganuzak, GLOeko gaur egungo egikera berritzaile batzuk azalduaz batera, adierazi du, “herrialde emaile nagusietan GLO  gero eta gehiago lerratu dela  kanpo-politikaren lehentasunetara”, bai halaber, nabarmendu du joera bat ere antzematen dela, hots:  barne indar politikoen arteko akordio zabalen,  horien parlamentuen  engaiatze garrantzitsuaren eta gizarte zibilaren parte-hartze zabal baten arteko  konbinazioa”.

Orobat, gaur egun nazioarteko aholkulari independente gisa lan egiten ari delarik, Enrique Ganuzak uste du, ”azken hamar urteotan GLOaren transferentzia justifikatzen duten zioen artean,  nabarmen gailentzen ari direla honako hauek:  laguntza jasotzen duten herrialdeen gobernagarritasun demokratikoa kontuan izatea, haien instituzioen finkatzea eta gardentasuna eta haiek egiten duten kudeaketa publikoaren zintzotasuna. 

Enrique Ganuzak bere hitzaldia  amaitzeko esan du ze “baldin  Milurtekoko Garapen Helburuen gaineko nazioarteko akordioak   2000-2015 epealdian eragin handia izan bazuen nazioarteko lankidetzan,  bada, bestalde,  GLOaren hurrengo urteetarako orientaziorako, oso erabakigarriak izango direla,  2015etik aurrerako Garapen Sostengagarriaren Helburu berrien gaineko negoziazioak arrakastatsuak izatea eta haiek benetan eta eraginkortasunez ezartzea.

Francesco Bicciato Nazio Batuetako  Garapenerako Programaren (NBGP) ART ekimenaren arduradunak, bere aldetik, zera esan du: “azken urteotan funtsezko aldaketa bat gertatu da, Hegoaldearen igoera, alegia. Azaleratzen ari diren herrialdeak dira, Latinoamerikakoak eta Asiakoak, batez ere,  eta gainera, Hegoa-Hegoa lankidetza modu bat ari dira garatzen. Eta   herrialdeen arteko harreman geopolitikoak aldatzen ari diren abagune horretan, nazioarteko lankidetzak egokitu beharra du. Eta joeretako bat da, lurralde-lankidetza, lankidetza deszentralizatua, hain zuzen. Hau da, orain lankidetza   ez dela mugatzen alde biko lankidetzara, gobernuen artekora ez alde askoren artekora (Nazio Batuak, etab.),  ezpabere  lurraldeak funtsezko papera jokatzen arin  direla”. 

Ildo horretan, Francesco Bicciatok baita nabarmendu du ere, Euskal Herriak, Latinoamerikako, Afrikako nahiz Balkaneetako lurraldeekin  harremanak izaterakoan duen esperientzia handi ere handia. “Erregioen arteko, erkidegoen arteko harremanak dira, ez bakarrik laguntasunezkoak, gehien behar duenari ematekoak, baita, adibidez, ehun pribatuarekin (akademikoa)   harremanak egitea ere, kontuan izanda  garapen sostengagarria, hau da, herrialde txiroagoen kultura eta ekonomia errespetatuz, eta  lankidetza-harreman parekidea edukitzea”.

Baita nabarmendu du ere,  Asiako herrialdeek  izan duten hazkunde itzela, horretan  oso eginkizun garrantzitsua betetzen ari direla  India, Txina edo Viet Nam, besteak beste.

Gaurko elkarraldi hori “Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren paradigma-aldaketa” jardunaldien  III. aldia izan da. Mintegi eta hitzaldi  horiek Sabino Arana Fundazioak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatzen dituzte, munduko abagune berrian nazioarteko lankidetzaren arloan dauden  arau eta erronken joera nagusiak ezagutzeko bidean aurrera egiten joateko.

Bicciato eta Ganuzaz gain, jardunaldian lankidetza arloko berrogeita hamar bat profesionalek parte hartu dute: garapenerako nazioarteko lankidetzan esperientziadunak, lankidetzako agentzia eta erakundeetako arduradunak, katedradunak eta abar. Parte-hartzaileen artean egon dira, Paul Ortega,  Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria; Ruper Ormaza UNESCO Etxeako presidentea; Marcelle Mardon, arkitektoa eta Euskadi-Afrika kooperantea; Rafael Ferrer, Zabalketa Elkarteko presidentea; Elsa Fuente, UNICEFeko koordinatzailea Euskal Herrian; Bernardo García, Anesvadeko zuzendaria; Eneko Gerrikabeitia,  Mundubat Fundazioko zuzendari nagusia; Iñigo Iriarte, Goicouria Fundazioko zuzendaria; Arantza Acha, UNESCO Etxeako zuzendaria; Teresa Querejazu, Etorkintza Fundazioko presidentea; eta Juan Carlos Vazquez, KCDko zuzendaria.

Noé Cornago Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatuko Masterreko zuzendariak (UPV/EHU) arteztu ditu debateak.