Hedabideentzako deialdia 2022ko urriaren 13a

Koldo Anasagastiren “CLANDESTINA. Radio Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela” liburuaren aurkezpena

Urriaren 13an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.

Koldo Anasagastiren “CLANDESTINA. Radio Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela” liburuaren aurkezpena Koldo Anasagastiren “CLANDESTINA. Radio Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela” liburuaren aurkezpena
  • 2022ko urriaren 13a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

1965 eta 1977 urteen artean, Franco diktadorearen gezurrei aurka egiteko eta erregimen frankistak kontatu nahi ez zuen guztiaren isiltasunari ahotsa jartzeko, Euzkadi irrati klandestinoak emititu zuen Venezuelatik.

Eusko Jaurlaritzako erbesteko lehendakariorde Joseba Rezolak Donibane Lohizunetik bultzatuta eta Jokin Inzak zuzenduta, EGIko (Barrualdeko Euzko Gaztedi) gazte talde-batek bi transmisore, ekipo elektrogeno bat eta erronboide-formako antena erraldoia diseinatu eta instalatu zituen Caracasetik 60 kilometrora, oihanean bertan. Hamabi urte horietan, badaezpadako gailu hori zaintzen eta abian jartzen egon zen Ixaka Atutxa, gudari ohi eta gizon sendo-sendoa, Euskal Erresistentziaren ahotsa egunero-egunero munduan hedatzen zuen irratia babesten bere burua eskaini zuena, zeregin horretan bizia galdu behar bazuen ere.

Hori guztia egitea izan zuten ekintza hartan parte hartu izan zutenen adore eta ausardiari esker, Venezuelako gobernuen eskuzabaltasunari esker eta Karibeko herrialde horretako euskal komunitatearen ekarpen ekonomikoari esker.

Diskrezioa zen nagusi. Taldetik kanpoko inork ez zuen jakin behar irratia non zegoen; horregatik, Txalupa izena zerabilten irratiaz ari zirenean, itsaso zabalean zebilen ontzi batean zegoela ikusarazi nahian, eta Macuto deitzen zioten irratia egiatan zegoen leku fisikoari.

«Clandestina» benetako balentria da, nobela eran kontatua. Diktaduraren aurkako erresistentzia-ekintza kontatzen du liburuak eta, aldi berean, gezur ofizialen kontrako adierazpen-askatasunaren erakusgarria izan zen, hamabi urtez.

 

 

Egilearen biografia laburra

Koldo Anasagasti Cumaná hirian (Venezuela) jaio zen, gurasoen erbestealdian.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitate Komertzialean (Bilbo) eta hasierako lanak egin zituen metalurgia- eta kazetaritza-sektoreko enpresetan. Geroago, ikus-entzunezkoen munduan hasi zen. ETBko eta Donostiako Nazioarteko Jaialdiaren (Zinemaldia) zuzendaria izan zen.

Enpresaburu autonomo gisa, 3 Koma 93 S.A. sortu zuen, telebista-programak, dokumentalak eta telefilmak ekoizteko. Haren eskutik sortu ziren Trauko Management S.L., aktoreen arte-interesen ordezkari jarduteko, eta Trauko Ekoizpenak S.L., telebistako saioak ekoizteko; azken horretatik zuzendu zuen Bainet enpresaren (Karlos Argiñano) saileko ikus-entzunezkoen arloa. Gaur egun erretiratuta dago.

2019ko ekainean, lehen eleberria argitaratu zuen, El último fotograma izenekoa, John Andueza lagunarekin batera idatzitakoa. 2020an, ¡Maldito caballo! deritzon bigarren lana merkaturatu zuen. Eta 2021ean, Y llegaron galernas eleberri laburra argitaratu zuen.

Datorren urriaren 13an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Clandestina. Radio Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan. Lan horretan, euren ikuspegi politikoa mundura zabaltzeko eta Franco diktadorearen gezurrei aurre egiteko helburuz, Venezuelako oihanean ezkutatutako irrati bat martxan jarri zuten abertzale talde baten balentriaren berri kontatzen du egileak.

1982an, Idatz Ekintza S.A. argitaletxearen eskutik, Sabino Aranaren bizitza argitaratu zuen komiki formatuan, Sabino izenburuarekin, Juan Humaranen irudiez horniturik.