Hedabideentzako deialdia 2013ko abenduaren 5a

Liburu-aurkezpena: “Mungiako Euzko Alderdi Jeltzalearen historia (1892-1936)”

Datorren asteazkenean, abenduaren 18an, 19:30ean, Mungiako Torrebillela Kultur Aretoan

Liburu-aurkezpena: “Mungiako Euzko Alderdi Jeltzalearen historia (1892-1936)”

Eguna: abenduaren 18a, asteazkena

Lekua: Torrebillela Kultur Aretoa (Mungia)

Ordua: 19:30

Hitz egingo dutenak:

Itxaso Atutxa, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria

Iñaki Larrinaga, liburuaren egilea

Juan Mª Atutxa, Sabino Arana Fundazioko lehendakaria

Datorren asteazkenean, abenduaren 18an, 19:30ean, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari Itxaso Atutxak “Mungiako Euzko Alderdi Jeltzalearen historia (1892-1936)” liburuaren aurkezpenean parte hartuko du Mungiako Torrebillela Kultur Aretoan. Aipatu mikrohistoria-lana Iñaki Larrinagak  egin du eta Sabino Arana Fundazioak argitaratu.

Mungiako Euzko Alderdi Jeltzalearen historia (1892-1936) Larrinagak garai haietako prentsa arakatzen inbertitutako ezin konta ahala orduen emaitza da, bila eta bila aritu delarik  helburu zehatz batekin: Mungiako euskal abertzaletasunari buruz 1936ra arte dauden jakingarririk txikienak ere aurkitzea. Horretara, Iñaki Larrañagak monografia bat idatzi du; hasten da han-hemenkako albiste solteetan eta pasadizoetan, bai halaber gertaera handietan ere oinarrituta, eta kontatzen du bere herriko euskal abertzaletasunaren  historia, gerra hasi bitartekoa.

Eskutan dugun liburua ez da historiografiako profesional baten lana. Hala eta guztiz ere, Larrinagak bere beharrean ipini dituen ekimenak eta ekinak egiten dute liburu hori ekarpen garrantzitsu bat izatea, tokiko historia eta Mungia eta inguruetako euskal abertzaletasuna hobeto ezagutzeko.