Hedabideentzako deialdia 2017ko maiatzaren 29a

Joseba Agirreazkuenaga izango da “1917-2017 Mende bateko uzta” hitzaldi-zikloko lehen hizlaria

Ekainaren 1ean, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30ean hasita, Sabino Arana Fundazioan.

Joseba Agirreazkuenaga izango da “1917-2017 Mende bateko uzta” hitzaldi-zikloko lehen hizlaria

Euskal Herriko Unibertsitateko Gaur Egungo Historiako katedradun eta ICHRPI erakundeko (International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions) presidente Joseba Agirreazkuenagak hitzaldia emango du ekainaren 1ean, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30ean hasita, Sabino Arana Fundazioan, abertzaleek euskal erakunde batean, Bizkaiko Foru Aldundian, gehiengoa lehen aldiz eskuratu zuteneko mendeurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldietan.

“Euskal agintaritza politiko eta kulturalaren egituraketa: Unibertsitatea eta gobernua (1917-1919)/La reformulación política y cultural del autogobierno: Estatutismo y Estado vasco (1917-1919)” izenburua daroan hitzaldian, EHUko irakasleak gogoraraziko du, 1877an, euskal ordezkarien batzarrak indargabetu zituztenetik, lurraldeko diputazio berriek segitu zutela batzarrak itzultzeko eskatzen. “Orain dela 100 urte, 1917an, Ramon de la Sota buru zuen gehiengo abertzaleak aldundien mankomunitatearen (Bizkaikoa, Gipuzkoakoa, Arabako eta Nafarroakoa) eraketa eta euskal unibertsitatearen sorrera bultzatu zituzten, eta euskararen ofizialkidetasuna eskatu zuten. Gasteizen izandako lurraldeko diputatuen batzarrean, Espainiako gobernuari azaldu beharreko mezua adostu zuten, foru botereak berriro ere ezartzeko helburuz eta, horien ezean, autonomia estatutua. 1918an, herrien autodeterminazioari buruzko doktrina zabaldu zen eta Espainiako Parlamentuan jarduten zuten euskal parlamentari abertzaleek printzipio horrekiko atxikimendua adierazi zuten, AEBetako presidente Woodrow Wilsoni telegrama bidalita.  1918an, R. Belaustegigoitia Las Bases de un gobierno nacional vasco liburua argitaratu zuen eta, horren eraginez, Eusko Jaurlaritza eratzeko ideia euskal politikarien iritzian txertatu zen”, aurreratu du Agirreazkuenagak.

Bizkaiko Aldundian eta gainerako aldundietan autonomia-estatuen inguruko proiektuak eztabaidatu ziren eta, 1919an, aldundiek babestutako batzorde batek estatutuaren proiektua idatzi zuen eta proiektua Espainiako Parlamentuan izapidetu zen. Agirreazkuenagak, besteak beste, José Orueta liberalak bultzatutako 1919ko autonomia-estatutuaren edukia aztertuko du. Autonomia-estatu hark euskal eta espainiar botereen arteko eskumen-bereizketa garbia aldarrikatu zuen.

Gainera, lau aldundiek Eusko Ikaskuntzaren I. Biltzarra antolatu zuen Oñatin, Eusko Ikaskuntza elkartea sortu zuten eta, 1919. urtean, Euskaltzaindia sortu zuten, euskal unibertsitatea aldarrikatzeko eta euskararen ofizialkidetasuna eskatzeko.

Hitzaldia “1917- 2017 Mende bateko uzta. Modelo propio, proyecto de país, utopía transformadora” deritzon hitzaldi-zikloaren barrukoa da eta, ekimen horretan, ekainaren 7an, goizeko 9etan, EAJ alderdiaren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek parte hartuko du, honako hitzaldia emango duela: “EAJ-PNV: euskal aberriaren sustrai eta kimu”.

Ikus-entzuleen kopurua mugatua dela eta, etortzekoa bazara baieztatu 94 405 64 50 telefono zenbakia edo idazkaritza@sabinoarana.org posta elektronikoa erabiliz. Sabino Arana Fundazioa. Moraza plaza, z/g. (Metroko 3. lineako Matiko geltokitik 50 metrora).