Hedabideentzako deialdia 2022ko urriaren 7a

Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenaren kariaz antolatutako “EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez” erakusketa izango da Donostiako Aiete kultura-etxean

Erakusketa urriaren 7an inauguratuko da, 18:00etan.

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak sustatu du erakusketa, eta inaugurazio-ekitaldian ondokoek parte hartuko dute: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua eta bozeramailea, Eider Mendoza, Sabino Arana Fundazioaren presidentea, Mireia Zarate, eta erakusketaren komisarioak: Karmele Perez Urraza, Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga (UPV/EHUko Hezkuntza Fakultatea  - Garaianikerketa-taldea).

“EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez” erakusketa. “EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez” erakusketa.
  • 2022ko urriaren 7a, ostirala
  • 18:00h -(e)tik 19:00h -(e)tara
  • Aiete Kultur Etxea

Sabino Arana Fundazioren Euskal Abertzaletasunaren Museoak EABren sorreraren mendeurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien esparruan, datorren urriaren 7an, ostiralarekin, 18:00etatik aurrera, EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez erakusketa inauguratuko da Donostiako Aiete Kultur Etxean.

Emakume Abertzale Batza (EAB) 1922an sortu zen, Euzko Gaztediren babesean eratutako emakumeen talde gisa. Erakusketak omenaldia egin nahi dio erakunde horrek hainbat arlotan egindako aberriaren aldeko lanari. Hogeita lau panelek osatzen dute erakusketa, gaikako sei multzo handitan banatuta. Multzo horietan, elkartearen ibilbide osoko lana eta pentsamoldea jasotzen dira: 1) EABren hasierak 2) EABren loraldia; 3) «Jaungoikoa eta Lagi Zarra» (JEL) doktrina; 4) EAB eta hezkuntza; 5) EAB eta gizarte-laguntza eta 6) EAB gerran eta erbestean.

EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez erakusketa dela bide, aberriaren alde egindako jarduerak eta bizi izandako esperientziak ikusarazi nahi dira. Emakume haiek gizarte-eredu berri baten aldeko apustua egin zuten, ekimen eta lan ugari bultzatuz.

Hasieratik bertatik, EABk erakutsi zuen emakumeen erantzukizunen artean bazirela aberriaren aldeko zabalkundea egitea, eta hezkuntza-, elkartasun-zerbitzuak zein gizarte-laguntza eskaintzea. Ongintzan oinarrituta, euskararen alde engaiatu ziren umeentzako euskal eskoletan eta emakumeen prestakuntzan.

Hala, mugimendu feminista horrek euskal emakume abertzaleak ahaldundu zituen, eta eragin handia izan zuen emakumeen ondoko belaunaldietan eta abertzaletasunean.