Prentsa oharra 2015ko urtarrilaren 22a

2014ko Sabino Arana Sariak zuzenean, streamingaren bidez: safsariak2014.nirestream.com

Iñigo Urkullu lehendakaria izango da ekitaldiko buru

2014ko Sabino Arana Sariak zuzenean, streamingaren bidez: safsariak2014.nirestream.com

2014ko Sabino Arana Sariak emateko egiten den kultur ekitaldia hil honen 25ean, 12:00etan, ospatuko da Arriaga antzokian, eta zuzenean emango da streaming bidez, honako helbide honetan: safsariak2014.nirestream.com.

Ekitaldian, zeinek aurten hogeita seigarren aldia baitu eta Urkullu lehendakaria izango baitu buru, hurrengo pertsona eta erakunde hauek sarituko dira: Joaquín Achúcarro pianista, LINCE-La Industrial Cerrajera euskal enpresa, Arantzazu Ametzaga idazle eta bibliotekaria, Euskadiko Odol Emaileen Elkartea eta Euskadiko Herri Kirol Federazioa, bere Sokatira atalean.

Lehendakariaz gain, Herriko bizitza politiko, kultural eta sozialeko pertsona nabarmen ugarik baieztatu dute kultur ekitaldi horretan egongo direna.

Reyes Prados kazetariak gidatuko du ekitaldia eta Kamerata Leioaren ardura izango da musika-emanaldia. SARTZEA LIBRE.