Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko apirilaren 29a

Aitor Estebanek eta Andres Urrutiak foraltasunaren indarraldia aldarrikatu dute Hermes aldizkariaren azken zenbakian: Forutik Ekonomia Itunera

18
Abe
2023
Jaime Tapia, Aitor Esteban, Andres Urrutia, Miren Azkarate, Gotzon Lobera, Joseba Lozano

Euskara Justiziaren Administrazioan: egungo legeak aurrera eraman, baina interpretazio gaurkotua emanez

Hizkuntza-zuzenbidearen bilakaera aztertu dute gaur zenbait adituk Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Aitor Estebanek Espainiako Kongresuan onartutako azken legearen ondorioak azaldu ditu; Jaime Tapia magistratuak Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia-administrazioan euskarak bizi dituen eragozpenak aztertu ditu; Andres Urrutia euskaltzainburuak Euskararen Akademiak bideratu duen Hizkuntza-zuzenbidea proiektuaren sorrera eta helburuak agertu ditu; Gotzon Lobera legelariak Hizkuntza-eskubideen kontzeptuaren bilakaera aztertu du; azkenik, Joseba Lozano Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria ELEBIDE Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuari buruz aritu da.

Informazio gehiago

06
Aza
2023
«EMAKUMEAK ABERRIA EGINEZ. EMAKUME ABERTZALE BATZA 100 URTE» liburuaren aurkezpena

«EMAKUMEAK ABERRIA EGINEZ. EMAKUME ABERTZALE BATZA 100 URTE», euskal emakume abertzaleak ahaldundu zituen mugimendu feministari gorazarre

  • Sabino Arana Fundazioak argitaratu du liburua, Gogora Institutuaren laguntzaz; Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga eta Karmele Perez Urraza EHUko historialarien ikerketa-lanaren emaitza da.
  • Liburuaren jatorrizko bertsioa euskaraz egin da eta gero gaztelaniara itzuli; berebat, argitaratu gabeko informazioa eta argazkiak ditu.

Informazio gehiago

43 orrialdetatik 8.a, 384 elementutatik 64.etik 72.era