Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
21
Mar
2024
La sociedad vasca demanda un firme compromiso con el sistema de cuidados como eje para transformar la sociedad

Imanol Pradales: «nahi ez den bakardadearen aurkako euskal programa berariazkoa abian jartzeko konpromisoa hartzen dut»

•    ‘Euskadi Think Next’ berrikuntza politikoaren laborategiaren azterketa eta hausnarketarako beste jardunaldi bat egin da Tabakaleran; ehun eta berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok parte hartu dute mintegian.
•    Imanol Pradales, EAJ-PNV alderdiaren lehendakarigaia, eta Juan Jose Ibarretxe, Agirre Lehendakaria Centerreko (ALC) presidentea, izan dira mintegian parte hartu dutenen artean.
•    Pradalesek nahi ez den bakardadeari aurre egiteko garrantzia azpimarratu du lankidetza publiko-sozialetik abiatuta, eta zaintza-eredu bidezkoago eta inklusiboagoaren lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du, sektoreko enpleguaren kalitatea hobetuz, genero-berdintasuna sustatuz eta zaintzak eskubide eta erantzukizun kolektibo gisa aitortuz.

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 7.a, 388 elementutatik 55.etik 63.era