Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
08
Mar
2021
HITZALDIA  Euzko Mendigoixale Batza:  ehun urteko mendizaletasuna eta aberrigintza

HITZALDIA Euzko Mendigoixale Batza: ehun urteko mendizaletasuna eta aberrigintza

Datorren martxoaren 17an, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan, Iñaki García Uribe euskal mendizaletasunaren ikertzaile eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko kideak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, Euzko Mendigoxale Batzaren (EMB) historia azaltzeko, elkartearen sorreraren mendeurrenaren kariaz.   Hitzaldia streaming edo bideo bidez ere jarraitu ahal izango da Sabino Arana Fundazioaren webgunetik bertatik: www.sabinoarana.eus

Informazio gehiago

19
Ots
2021
Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan zuten emakume aitzindariak omenduko ditu erakusketa batek

Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan zuten emakume aitzindariak omenduko ditu erakusketa batek

‘Itzalpeko emakumeak’ mostra ireki dute Tolosako Aranburu Jauregian; Erkibe elkarteak antolatu du, Udalaren eta Foru Aldundiaren babespean eta Sabino Arana Fundazioaren laguntzarekin. Sabino Arana Fundazioak 50 irudi baino gehiago eta 30 objektutik gora laga ditu erakusketan erabiltzeko; besteak beste, gerrako frontez kanpoko emakumeen argazkiak, La Roserieko erizainak, erbesteko andereñoak, kanporatutako emakume iheslariak… Objektuetan, kapelak, botikina, dominak, binilozko diskoak, disko-jogailu bat…  

Informazio gehiago

15
Abe
2020
Elkar ezagutu, elkar onartzeko

Elkar ezagutu, elkar onartzeko

- Immigrazioa eta Euskara uztartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udaletako politika berriak aztertu dira gaur Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak Bilbon antolatu duten mintegian. - Euskara tresna dela, etorkinen integrazio linguistikoa eta kulturala ahalbidetzeko bide berriak aztertzea izan da mintegiaren helburua eta, beste gauza askoren artean, ondorioztatu da berdinetik berdinera jokatu behar dela etorri berriekin, kulturen arteko lankidetza sustatuz.  

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 21.a, 388 elementutatik 181.etik 189.era