Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
10
Mai
2021
Joseba Rezolak, erbestetik, totalitarismoaren aurka egindako lana  aletuko du Iñaki Anasagastik

Joseba Rezolak, erbestetik, totalitarismoaren aurka egindako lana aletuko du Iñaki Anasagastik

Euskal Erresistentziako burua eta, Agirre hil ondoren, abertzaleen erreferente instituzionala izan zen eta Baionako zein Venezuelako Radio Euzkadi klandestinoak sustatu zituen. Maiatzaren 13an, ostegunarekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan, “Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” hitzaldi-zikloaren barruan. Bertaratu nahi izatera, ezinbeste baieztatu behar da (94.405.64.50 – Idazkaritza@sabinoarana.eus). Streaming bidez ere lotzea izango da hitzaldiarekin, Fundazioaren web orriaren bidez.  

Informazio gehiago

30
Api
2021
\

"Feminismoa eta politika" euskal alderdi politiko behinenen emakumezko ordezkari nabarmenekin

•    Parte-hartzaileak: Itxaso Atutxa (EAJ-PNV), Izaskun Duque (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU) eta Laura Garrido (PP). Moderatzailea: Eva Domaika kazetaria. •    Maiatzaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean. Leku guztiak beteta. Streaming bidez lotzea ere egongo da, Fundazioaren webgunetik: www.sabinoarana.eus. •    Hedabide grafikoek 18:15ean hartu ahalko dituzte irudiak. Ekitaldia jarraitu nahi dutenentzat, audio-seinalez hornituriko gela bat prestatuko da ekitaldia egingo denaren alboan. Etortzekotan, baieztatu, mesedez.  

Informazio gehiago

22
Api
2021
“Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” Sabino Arana Fundazioak antolatutako lau hitzaldiko zikloa

“Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” Sabino Arana Fundazioak antolatutako lau hitzaldiko zikloa

•    Patxi Agirrek, Aitor Estebanek, Iñaki Anasagastik eta Iker Merodiok XX. mendearen hasieratik doan alditik, hots, euskaldunak Europako egitura demokratikoetan txertatu zirenetik, gaur egun arrunt bilakatu diren ideologia eta jardun totalitarioen hedapenera artekoa aztertuko dute. •    Hitzaldiak Sabino Arana Fundazioaren egoitzan izango dira eta streaming bidez (www.sabinoarana.eus) jarraitu ahal izango dira apirilaren 29an eta maiatzaren 6an, 13an eta 20an, hurrenez hurren, 19:00etatik aurrera. Fundaziora bertaratzeko, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzea, telefonoz (94.405.64.50) edo posta elektronikoz (idazkaritza@sabinoarana.eus).  

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 20.a, 388 elementutatik 172.etik 180.era