Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
11
Aza
2020
Gaur egungo pandemia globalak, batik bat, osasun-arloko elkarlana galdatzen digu garapenerako lankidetzaren esparruan

Gaur egungo pandemia globalak, batik bat, osasun-arloko elkarlana galdatzen digu garapenerako lankidetzaren esparruan

•    Adituak COVID-19a garapenari lotutako helburu eta politiketan izaten ari den eragina aztertu eta ebaluatu dute, eta azpimarratu dute funtsezkoa dela osasunaren ikuspegia era sendoan txertatzea lankidetzaren esparruan. •    Halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Mugarik gabeko Medikuek elkarteak elkarlanean gauzaturiko «Euskadiko ordezkaritza medikoak Perun izan duen esperientzia, COVID-19aren larrialdiari erantzuteko» ekimenaren balioa nabarmendu dute.  

Informazio gehiago

09
Aza
2020
Sagardui eta Artolazabal sailburuek garapenerako lankidetzari eta COVID-19ari buruzko mintegia irekiko dute hilaren 11n, asteazkenarekin

Sagardui eta Artolazabal sailburuek garapenerako lankidetzari eta COVID-19ari buruzko mintegia irekiko dute hilaren 11n, asteazkenarekin

•    Sabino Arana Fundazioak antolatu duen jardunaldi horretan, garapenerako lankidetzak COVID-19aren krisiaren aurrean daukan eginkizuna aztertuko da, bai eta pandemia Perun ez hedatzeko euskal osasun-proiektu batek kudeatutako kasu zehatza ere. •    Aurrez aurre parte hartzeko, bertaratzea ziurtatu behar da. Streaming bidez: www.sabinoarana.eus.  

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 22.a, 388 elementutatik 190.etik 198.era