Prentsa oharra • 2025ko azaroaren 10a
Innerarity eta Bustinceren aburuz, datuaren etika eta erregulazio publikoa nahitaezkoak dira
Filosofoak eta zientzialariak Adimen Artifizialak demokrazian, sormenean eta iraunkortasunean duen eragina aztertu dute Sabino Arana Fundazioan.
Innerarity eta Bustinceren aburuz, datuaren etika eta erregulazio publikoa nahitaezkoak dira
Daniel Innerarity, Filosofia Politikoko katedraduna, «Adimen artifizialaren teoria kritikoa» lanaren egilea, ikertzailea eta saiakera-egilea; eta Humberto Bustince, Konputazio eta Adimen Artifizialeko katedraduna, ikertzailea, dibulgatzailea eta irakaslea, Adimen Artifizialaren (AA) erronkak eta aukerak aztertu dituzte gaur Sabino Arana Fundazioan, ikusmolde etiko eta humanistatik. Miriam Duque kazetariak moderatu duen topaldi honen helburua adimen artifizialak gure gizarteetan betetzen duen eta bete beharko lukeen eginkizunari buruzko gogoeta kritiko eta diziplina anitzeko eztabaidagunea sortzea izan da.
Filosofia politikotik eta Konputazio zientziatik, Innerarityk eta Bustincek teknologia horrek dakartzan erronka etiko, sozial eta politiko nagusiei buruz eztabaidatu dute, teknologia arautzeko eta ulertzeko dugun gaitasuna baino azkarrago egiten baitu aurrera.
Adimen artifizialak simulatzen du, baina ez du ulertzen
Innerarityk azpimarratu du behar-beharrezkoa dela «kontzeptuak argitzea» AAri buruzko eztabaida publikoan: «Makinek datuak prozesatu eta estatistika-korrelazioak sortzen dituzte, baina ez dira testuinguruaz jabetzen eta ez dute ulertzen». Filosofoaren ustez, funtsezkoa da arazo egituratuak konpontzearen —non AA gailendu daitekeen— eta gizakien dilema edo estuasunei aurre egitearen artean bereizi behar da, azkenek interpretazioa eta arrazoibidea baliatzen daitute. «Jakina denez, daturik gabe ez dago irtenbiderik, baina testuinguruaren interpretaziorik egiten ez bada, datuak ez dira aski», adierazi du.
Beste alde batetik, Bustincek azaldu duenez, «AA giza adimena simulatzen saiatzen da, baina ez da kopiatzeko gauza». «Giza garunak informazio garrantzitsua hautatzen du; AAk, aldiz, milioika adibide behar ditu ikasteko», adierazi du. Gainera, gogorarazi du gaur egungo adimen artifizialak ez duela «salbuespenik aurreikusten, eta sormenaren jarraitutasunik eza ere ez duela aurreikusten».
Datuaren etika, gobernantza eta iraunkortasuna
Hizlari bien aburuz, datuaren etika eta erregulazio publikoa ezinbestekoak dira. Innerarityk gobernantza partekatua aldeztu du, enpresa-erantzukizuna, irizpide etikoak eta erabakitasun politikoa uztartzen dituena: «Pribatutasun digitala ondasun kolektibo gisa ulertu behar da, eta haren babesak erakunde demokratiko sendoak behar ditu». Bere ustez, «erabakiak sistema opakoen esku utziz gero, deliberazio demokratikoa ahuldu daiteke; teknologiak publikoaren, inklusioaren eta aniztasunaren zerbitzura egon behar du».
Bestetik, Bustincek energia-mugei eta ikerketan inbertsio handiagoa egiteko beharrari buruz ohartarazi du: «Giza garunaren antzeko zerbait erreproduzitzeko energia-kostua bideraezina izango litzateke. Gainera, baliabide gehiago behar ditugu gure tokiko testuinguruetara egokitzen diren ingurumen-proiektuak sustatzeko».
Iraultza teknologikoaren aurrean, pentsamendu kritikoa
Amaitzeko, Innerarityren hitzetan, «adimen artifiziala arautzea ez da aukera, beharra baizik, eta horrekin batera prestakuntza, pentsamendu kritikoa eta inbertsio gehiago bultzatu behar dira».
Bustincek beste ohartarazpen bat egin du bukaeran: «Halakoek tresnek onena edo txarrena ekar diezaiokete gizadiari. Horregatik, kontrol eta hausnarketa kolektiboa behar dute».