Hedabideentzako deialdia • 2026ko ekainaren 3a
Iñaki Anasagastik “Amigas sin estatuas” liburua aurkeztuko du Euskal Abertzaletasunaren Museoan
- Gerra Zibilean eta erbestealdian euskal herriari lagundu zioten eta historia ofizialak ahantzarazi zituen emakume batzuen memoria berreskuratzen du liburuak.
Iñaki Anasagastik “Amigas sin estatuas” liburua aurkeztuko du Euskal Abertzaletasunaren Museoan
- 2026ko ekainaren 3a, asteazkena
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Eusko Abertzaletasunaren Museoa (Sabin Etxea - Ibáñez de Bilbao, 16)
Datorren ekainaren 3an, asteazkenarekin, 19:00etan, Euskal Abertzaletasunaren Museoaren egoitzan (Ibañez de Bilbao, 16 - Sabin Etxea, Bilbo) «Liburuen txokoa» delakoaren saio berria egingo dugu, Iñaki Anasagasti diputatu ohi eta senatari jeltzale ohiaren Amigas sin estatuas lana aurkezteko.
Argitalpenak Gerra Zibilean (1936-1937) eta geroko erbestealdiko nahiz gerraosteko urteetan, hainbat eremu eta herrialdetatik Euskadirekiko elkartasuna eta konpromisoa erakutsi zuten emakumeei eskainitako txatal biografikoak biltzen ditu. Emakume haiek eginiko lan humanitarioaren eta politikoaren garrantzia gorabehera, ez dute inoiz aitorpen publikorik jaso eta erabat ezezagunak izaten segitzen dute gizartearen gehienarentzat.
Egileak azaltzen duen moduan, Amigas sin estatuas liburuak Euskadiren historia garaikideko une zailetan, «Euskal Herriarentzat ezinbestekoa izan zen elkartasuna josi zuten eta ahotsa altxatu zuten» emakume haien istorioak «argitara atera nahi ditu».
Liburuaren protagonistetan, emakume esanguratsuak daude: Gabriela Mistral idazle txiletarra eta Nobel sariduna, berak idatzitako Tala obraren etekinak euskal ume iheslariei laguntzeko erabili zituena; Leah Manning, Gernikako bonbardaketaren ostean, 4.500 euskal adingabe inguru Ingalaterrara ebakuatzearen bultzatzailea; edo Katharine Stewart-Murray, Dukesa Gorria ezizenez ezaguna, Basque Children Committee izeneko erakundearen buru izan zena eta euskal ume iheslariei laguntzeko gogotik lan egin zuena.
Liburuak beste emakume garrantzitsu batzuek ere aipatzen ditu, hala nola Elena Ribera de la Souchère, Manuel Irujoren kolaboratzailea Frantzia Askean; Victoria Kent, aitzindari errepublikarra eta giza eskubideen defendatzailea erbestealdian; edo Margot Duhalde, euskal jatorria zeukan abiazio militarraren aurrendaria.
Era berean, Euskadirekiko nazioarteko elkartasunez jokatu landu eta frankismoaren aurkako salaketan zuten beste emakume batzuk jasotzen ditu liburuak, besteak beste, Germaine Malaterre-Sellier, Frances R. Grant edo Scout Ross argazkilari australiarra.
Liburu hau dela medio, Iñaki Anasagastik hainbat emakumek konpromiso humanitario, politiko edo kulturalean oinarrituta eginikoak aldarrikatu nahi ditu, gerran eta erbestealdian euskal kausari eusten lagundu baitzuten, eta, horregatik, haien oroimena berreskuratzea eta gaur egun aintzatestea merezi duelako.
Nekane Lauzirika kazetariak, lan honen hitzaurrea idatzi duenak, Anasagastirekin batera egongo da aurkezpenean.