Efemeridea 2022ko uztailaren 15a

Euskeldun Batzokija, EAJ-PNV alderdiaren hazia eta euskal abertzailetasunaren sorburua

Lehen zuzendaritza-batzordea gaurkoa lako egun batean hautatu zen, orain dela 128 urte.

Euskeldun Batzokija-ren lehen urteurrena, 1895eko uztailaren 14an, Izartzan (Sondika). Euskeldun Batzokija-ren lehen urteurrena, 1895eko uztailaren 14an, Izartzan (Sondika).

1894ko uztailaren 15ean, Begoñako basilikan emandako mezaren ostean, Euskeldun Batzokija elkartearen lehen zuzendaritza-batzordeko kideak hautatu ziren, Sabino Arana Goiri elkarteko lehendakaria izan zela.

Zuzendaritza-batzordea honela osatu zen:

Lehendakaria: Sabino Arana Goiri.

Ordezkoa: Luis Arana Goiri.

Lehendakariordea: Ziriako Llodio.

Idazkaria: Jose Arriaga.

Idazkariordea: Antonio Elexpuru

Kontularia: Elias Lekue.

Kontulariordea: Fabian Izpitzua.

Diruzaina: Sebastian Amorrortu.

Diruzainordea: Jose Maria Aldekoa.

Zinegotzia: Ulpiano Abasolo.

Zinegotziordea: Luis Arana Goiri.

Batzordekiak: Ramon Mentxaka, Toribio Rezola eta Juan Aranburuzabala.

 Argazkia: Euskeldun Batzokija-ren lehen urteurrena, 1895eko uztailaren 14an, Izartzan (Sondika).