Efemeridea 2021ko urriaren 26a

Ebaristo Bustintza Kirikiño, euskarazko kazetaritzaren aurrendaria

Bizitza osoan euskararen hedapen eta defentsa sutsuagatik nabarmendu zen abertzale horren jaiotzaren 155. urteurrena bete da gaur.

Ebaristo Bustintza Kirikiño, euskarazko kazetaritzaren aurrendaria

Mañarian jaio eta Durangon egin zituen lehen mailako ikasketak. 12 urte besterik ez zituela, Albaceten hasi zituen bigarren mailako ikasketak, eta bertan amaitu zuen Batxilergoa, bikainak ohorezko matrikulak aterata irakasgai guztietan. 20 urte zituela, Fisika eta Matematika Zientzietako lizentzia eskuratu zuen eta Sigüenzara joan zen. Han, irakasle aritu zen unibertsitate zahar hartako gotzaindegiak babestutako Goi Eskolan.


Bilbora itzuli zenean, 1899an, harremanetan hasi zen Resurreccion Maria Azkuerekin eta Euskalzale idazten lagundu zion. Bertan argitaratu zuen aurreneko lana: “Zerutar bat”.


1902tik 1903ra, Azkuek Bustintzaren ardurapean utzi zuen Ibaizabal astekari sortu berriaren zuzendaritza. Dirudienez, argitalpen honek hizkuntza-eredu berria zabaldu nahi izan zuen, baina apurka-apurka eta garaiko euskaldunen ortografia eta molde literariotik gehiegi urrundu gabe.


Kirikiño aurrendaria izan zen euskarazko kazetaritzan, eta 1913az geroztik, Euzko Alderdi Jeltzalearen egunkari ofiziosoaren “Euzko Atala” izeneko saila zuzendu zuen. Urte batzuk geroago, 1917an eta 1918an, Kirikiñoren konpromiso politikoaren kariaz, Bizkai Buru Batzarreko kide izan zen.


Egunero-egunero argitaratu zituen testuak, sail horretan erretiroa hartu zuen arte. Horren ondotik, beste idazle askoren zuzentzaile jardun zuen. Horretarako, Kirikiño ezizena baliatu zuen. 1929ko urtarrilaren 31n hil zen.