Efemeridea 2022ko otsailaren 11a

Daniel Irujo Urra (1864-1911), Nafarroako lehen euskal abertzaleetako bat

Irujo Ollo anaien aita eta Sabino Aranaren lagun min zela, Lizarran zendu zen, gaurkoa lako egun batean, 1911ko otsailaren 11n.

Daniel Irujo Urra (1864-1911), Nafarroako lehen euskal abertzaleetako bat

Familia karlista baten baitan jaio zela, Danielen aita Tafallako alkatea izan zen, baina arazo politikoak tarteko, familiak Tafallatik Lizarrara joan behar izan zen. Bertan jaio zen Daniel, 1864ko apirilaren 10ean. Betharramen eta Urduñan ikasi zuen eta, Bizkaiko herri horretan, Sabino Arana ezagutu eta lagun min egin ziren. Geroago, Zuzenbidea ikasi zuen Valladoliden eta irakasle aritu zen Deustuko Unibertsitatean.


Abokatuaren jardunari dagokionez, Sabino Aranaren defentsa nabarmendu behar dugu, 1895eko 1902ko epaiketetan, horien artean, AEBetako presidente Theodore Roosevelt-i telegrama bat bidaltzen saiatzeagatik. Telegrama horretan, AEBetako presidenteari zorionak eman nahi zizkion Aranak, Kubari independentzia emateagatik. Gamazada dela eta, Sabino Aranak Nafarroara egindako bidaian ere parte hartu zuen.


Daniel Irujok konpromiso sendoa hartu zuen euskal abertzaletasunarekin eta euskal sentimendua gunetaraino sartu zien seme-alabei; horren ondorioz, guzti-guztiek, baita Urraren alargunak ere, erbestealdia eta espetxealdia pairatu behar izan zuten euskal ideiak Nafarroan hedatzeagatik.


Daniel Irujo Urra 1911n hil zen, Lizarran, jaioterrian. Bizitza osoa Euskal Herriaren defentsan eman ostean, Euskadiren kausari lotuta geratuko dira betiko Irujo Urra abizenak.


Luis de Gezalak DEIA egunkariaren Historias vascas atalean argitaratutako “Sabino Arana en Castejon” erreportajea erantsi diogu artikuluari.