Efemeridea 2020ko apirilaren 22a

1903ko apirilaren 22a: Begoñako Ama Bizkaiko zaindari izendatu zuten

Begoñako ‘Amatxu’ eta haren santutegia, hurrenez hurren, mito enblematiko eta babesleku izan dira betidanik bizkaitarrentzat.

1903ko apirilaren 22a: Begoñako Ama Bizkaiko zaindari izendatu zuten

Begoñako Andramari Bizkaiko zaindari… 1903ko apirilaren 22an, Leon XIII.a Aita Santua zela, Bizkaiko zaindari izendatu zuten Begoñako Ama Birjina. Begoñako ‘amatxu’ eta haren santutegia, hurrenez hurren, mito enblematiko eta babesleku izan dira betidanik bizkaitarrentzat. Gerrako gertaera lazgarriek ere ez zuten haren erakarpena eta indarra apaldu. Begoñako Ama han dago beti, bere babesa eta laguntza eskainita.

 

Begoñako Andra Mariari eta hari eskainitako basilikari buruz mirari, arpilatze, gerra eta abarrei buruzko istorio ugari daude.

 

Sabino Arana Fundazioak koordinatzen duen Historias vascas sailaren barruan, Jesus Garitaonandia Sardui (G.B.) basilikako erretore izandakoak 2012ko abuztuaren 11n DEIA egunkarian argitaratutako erreportajea dakargu gaur gogora. Erreportaje horretan, Garitaonandiak azaldu zigun, gerra garaian, Fortunato Unzuetak, Begoñako parrokiako arduradunak eta Eliodoro de la Torrek, Eusko Jaurlaritzaren orduko Finantza sailburuak egikuntza arriskutsua burutu zutela Begoñako Ama Birjinaren bitxiak Frantziako Tolosako banku batean gordetzeko helburuz. Agintari frankistek lapurretatzat  “estali” zuten balentria hura.

 

Argazkian, Begoñako Ama Birjinaren irudi bat ageri da, Erresistentziako kideek Matai Maidagan gudariari oparitutakoa. Xaflak honako idazkun hau dauka: “AMA BEGOÑAKUA GUREKIN TA GU ADISKIDEOK IREKIN MATAI'RI. 1962-XI-10”.

 

 

Informazio gehiago:

- Jesús Garitaonaindiaren artikulua,  2012/08/11 DEIAn