Efemeridea 2024ko otsailaren 28a

Lehen Euskal Ekonomia Itunaren 146. urteurrena

Canovasen gobernuak ezarri zuen eta zortzi urteko indarraldia izan zuen. Foruak 1876an indargabetu ostean hasitako negoziazio-prozesuaren emaitza izan zen ekonomia ituna.

Eduardo J. Alonso Olearen “El Concierto Económico (1878-1937). Orígenes y formación de un Derecho Histórico” liburuaren azala. Eduardo J. Alonso Olearen “El Concierto Económico (1878-1937). Orígenes y formación de un Derecho Histórico” liburuaren azala.

Lehenengo Euskal Ekonomia Ituna 1878ko otsailaren 28koa da eta Canovasen gobernuak ezarri zuen. Canovasen exekutiboak eta ondokoek aldi baterako hitzarmen iragankorra izango zela uste izan zutenek 146 urte bete ditu gaur, eta oraindik ere bizirik dirau. Gaur egun, autogobernuaren giltzarrietako bat da, eta ongizatearen euskal sistemaren oinarria. Pedro Luis Uriartek, Sabino Arana saridunak 2016an, www.comunidadconcierto.com herri-plataforma sustatu zuen Ekonomia Ituna ezagutarazi, zabaldu eta herritarrak ituna aldezteko helburuz.

Pedro Luis Uriartek, Josu Elorriagak eta Juan Mari Ollorak, 2020ko abenduaren 26an, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako “40 años del fin de la negociación del Concierto de 1981” izenburuko erreportajea erantsi diogu artikuluari.

Argazkia: Eduardo J. Alonso Olearen “El Concierto Económico (1878-1937). Orígenes y formación de un Derecho Histórico” liburuaren azala.