Prentsa oharra 2014ko ekainaren 13a

Zigor Zuzenbidea ETAren amaieran

Berrogeita hamar bat epaile, magistratu, fiskal, zigor arloko abokatu, politikari eta akademiko bildu ditu jardunaldiak

Zigor Zuzenbidea ETAren amaieran

 






 











 



Ia berrogeita hamar bat epaile, magistratu, fiskal, zigor arloko abokatu, politikari eta akademikok parte hartu dute “Zigor Zuzenbidea ETAren amaieran” mintegiaren hirugarren aldian. Sabino Arana Fundazioa 2012tik ari da elkarraldi horiek antolatzen. Helburua zen,  aurrera egiten eta lan egiten segitzea, Justizia, ETAk armazko jokabideari utzi zionetik, gertatutako agertoki berrira egokitzera eraman dezaketen formulak bilatzeko eta aurkitzeko.

Margarita Uria letraduak koordinaturik, gaurko jardunaldian hizlariak izan dira: Joaquín Giménez, Auzitegi Goreneko magistratua, Zigor arloa;  Mercedes García Aran, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zigor Zuzenbideko katedraduna, Carmen Lamarca, Madrileko Carlos III.a Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko katedraduna, eta Ignacio Muñagorri, EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna.

Joaquín Ruiz Giménez-ek  bere hitzaldian Parot doktrina, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren (EGEA) epaia eta kondenen metatzea hartu ditu mintzagai; Carmen Lamarca, ostera, “Salbuespen prozesala terrorismo  kontuetan. Ikuspegi orokorra" gaiari buruz mintzatu da”.

Mercedes García Aran-ek, bere aldetik, espetxe-zigorra betetzeari eta espetxe-ondorioei buruz hitz egin du, eta Ignacio Muñagorriren hitzaldiaren muina atxiloketa bakartua eta Zigor Kodeko 577 eta 578 artikuluak izan dira.

Jardunaldian baita parte hartu dute ere, besteak beste, Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Goreneko presidenteak; Juan Calparsoro, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko fiskalburuak; Juan Mateo Ayala García Bizkaiko Probintzi Entzutegiko magistratuak; Nekane San Miguel Bizkaiko Probintzi Entzutegiko magistratuak;  Esther Erice Nafarroako Probintzi Auzitegiko presidenteak; Jonan Fernández Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak; Juan José López Ortega Madrileko Probintzi Entzutegiko magistratuak; Paul Ríos Lokarriko koordinatzaileak; Iñigo Iruin eta Txema Montero abokatuek, etab.